Quantcast
Channel: Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza - Berriak
Viewing all 722 articles
Browse latest View live

Hasierako onespena eman zaio Valderejo‐Sobrón‐Sierra de Árcena Naturagune Babestuaren Baliabide Naturalak Antolatzeko bigarren Planari (BNAP) eta jendaurrean jartzen da

$
0
0

Valderejo‐Sobrón‐Sierra de Árcena bezalako naturagune babestuetan, hainbat babes figura elkartzen dira. Ildo horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen 18. artikuluak ezarritakoarekin bat, “naturagune babestuetako zenbait figura leku berean gainezarriko balira, horien arauak zein plangintza-mekanismoak dokumentu bakar batean koordinatu beharko dira, eremuaren kudeaketa-planean, kategoria bakoitzaren arabera aplikatu daitezkeen araubideek osotasun koherente bat osatzeko helburuarekin”.

Beraz, bigarren BNAP honek Naturagune Babestu hau kontserbatu eta antolatzeko tresnen edukiak bateratzen ditu, hau da: Parke Naturalaren Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana eta Valderejo‐Sobrón‐Sierra de Árcena KBEa kontserbatzeko helburu eta neurriak.

Valderejo‐Sobrón‐Sierra de Árcena Naturagune Babestuaren bigarren BNAP honen tramitazioaren baitan, interesdunen entzunaldia amaitutakoan eta jasotako ekarpen eta alegazioak aztertutakoan, dokumentuetan egin beharreko aldaketak egin dira eta jarraian BNAPari haierako onespena eman zaio.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7.d) artikuluak ezarritakoarekin bat, Baliabide Naturalak Antolatzeko Planari hasierako onespena eman ondoren, jendaurrean jarriko da hirurogei egunetan (EHAA). Dokumentazioa eta alegazioak aurkezteko inprimakia www.euskadi.eus/natura dago eskuragarri. Modu ireki eta publikoan iruzkinak eta iradokizunak egiteko interesa dutenek Irekiaren web-orrian egin dezakete zuzenean.

 


Udal Etxebizitzak Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak 7 milioi euro baino gehiago inbertituko dituzte Otxarkoaga auzoa berroneratzeko eta hainbat eraikin zaharberritzeko

$
0
0
  • Akordioa beste lau urtez luza daiteke, eta xede du Otxarkoagan hainbat jarduketa egitea, gizarteari dagokionez iraunkorra den auzo ekologiko bat sortzeko, elkarteen sarearen inplikazio zuzenarekin.
  • Gizarte- eta kultura-jarduerak egiteko espazio bat gaituko da, baita merkataritzarako gune bat ere, eta hori eguzki-plaken bidezko energiarekin hornituko da.
  • Bost eraikin oso-osorik zaharberritzea proposatzen da; horrek 240 eraikini eragingo die.
  • Horrez gain, auzoan Hurbileko Bulego Tekniko bat irekiko da, proiektuak koordinatzeko, baita hiria berroneratzeari buruzko ikerketa-gune bat ere (Otxar Urban Gela), eragile publiko eta pribatuen inplikazioa bilatzeko.

Bilboko Udal Etxebizitzak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute, hiria berroneratzeko eta eraikinak zaharberritzeko proiektu bat gauzatzeko, Bilboko Otxarkoaga auzoan. Proiektu horren bidez datozen lau urteetan 7.000.000 euro inbertitzea aurreikusten da. 2018 ekitaldian 746.000 euro inguru bideratuko dira proiektu horretara, eta inbertsioaren zatirik handiena 2019-2021 aldian egingo da.

Halaxe berretsi zen atzo Bilboko Udal Etxebizitzen Zuzendaritza Kontseiluan; hala, bidea ireki zitzaion Lanerako Plan handinahi honi.

Eusko Jaurlaritzak 4.675.000 euro jarriko ditu, guztira, kontzeptu guztietarako; Udal Etxebizitzak zerbitzuak, bestalde, 2.477.000 euroko inbertsioa aurreikusi du.

Hitzarmen hori beste lau urtez luzatu ahalko da, eta helburu du Otxarkoaga gizarteari dagokionez iraunkorra den auzo ekologiko bihurtzea, elkarteen sarearen inplikazioarekin. Hirian egiten den era horretako lehen saiakera da, eta hainbat erakunderen arteko lankidetzaren emaitza; izan ere, hala Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak nola Bilboko Udalak hiria berroneratzeko apustua egin dute.

Proiektua datozen lau urteetan gauzatuko da, finantzaketa espezifikoarekin. Lankidetza publiko-pribatua du oinarri eta komunitatearen parte-hartzea sustatzen du, erantzukizun partekatua eskatzen duten jarduketen bidez. Ekimena gizarte-berrikuntzaren kontzeptuan sartzen da, eta Bilboko eta Euskadiko beste udalerri batzuetako auzoetan ere aplika daitekeen lan-metodo bat sortzen lagunduko du.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuorde Mª Aranzazu Leturiondok azpimarratu duenez, “Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuorde Arantza Leturiondok azpimarratu duenez, “esku-hartze programa esperimental bateko proiektu pilotuetako bat da, hainbat auzotan martxan jarriko dena. Horri esker, Euskadi osoan zaharberritze eta berroneratzearen arloko esku-hartzeak planifikatu ahal izango ditugu. Hau da gure konpromiso estrategikoa: lehenik, planifikatzea eta, gero, Euskadiko auzo kalteberetan esku hartzea; izan ere, auzo horietan bizi da biztanleriaren % 31. Horretarako, erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa izango da, hiriak berroneratzeko prozesua integrala eta zeharkakoa baita”.

Bestalde, Alfonso Gil alkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun, Ingurumen, Etxebizitza eta Garapen Osasungarriaren arloko politiken koordinatzaileak hau adierazi du: “ekimen hau Bilboko Udalak hiria eraldatzeko abian jarri dituen prozesu dinamikoen esparruan koka daiteke; prozesu horiek lehentasuna ematen diete udal-etxebizitza ugari dituzten eta auzoaren ezaugarriak direla-eta hiriaren giza eta lurralde-kohesioa hobetzeko modu integralean ekitea eskatzen duten auzoei; horregatik, Otxarkoagak proiektu hau hartzeko baldintzarik onenak ditu. Proiektuak eraikinen egoera fisikoa hobetu nahi du baina, batez ere, bertan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi du”.

Jarduketa zehatzak

Proiektuaren jarduketa nagusiak bost eraikin zaharberritzea hartzen du barne; zaharberritze hori energia-eraginkortasuna eta irisgarritasun unibertsala aintzat hartuta egingo dira. Guztira, gainerako etxejabeei proposatuko zaien esku-hartzeak 16 ataritan eta auzoko hiru kaletan (Irumineta, Txotena eta Larrakoetxe) banatutako 240 etxebizitzari eragingo die datozen 4 urteetan. Lan hori 2017tik auzoan egin diren jarduketei gehituko zaie; izan ere, lau eraikinetan hobekuntzak egin dira, eta hobekuntzek 228 etxebizitzari eragin diete.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Udal Etxebizitzak erakundeak aurreikusitako partidak erabiliz, gizarte- eta kultura-jarduerak eta saltokiak konbinatuko dituen gune bat sortuko da, proiektu guztiak koordinatzeaz eta herritarrei arreta emateaz arduratuko den Hurbileko Bulego Tekniko bat irekiko da eta eragile publiko eta pribatuen inplikazioa bilatuko duen hiria berroneratzeari buruzko ikerketa-gune bat (Otxar Urban Gela) sortuko da.

Halaber, proiektuaren harira bi ikerketa egingo dira. Lehen ikerketaren xedea da etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko aukerak aztertzea; izan ere, oso azalera txikia dute (50 m2 inguru). Bigarren ikerketaren xedea, berriz, auzoaren ingurune fisikoa hobetzeko aukerak aztertzea izango da.

Eusko Jaurlaritzaren inbertsioaren zatirik handiena etxejabeen komunitateari diru-laguntzak ematera bideratuko da, egoitza-eraikinak zaharberritu ditzaten; hain zuzen ere, 3 milioi baino gehiago (3.015.000 euro) bideratuko dira xede horretara. Bere aldetik, Udal Etxebizitzak erakundeak 1.757.000 euroko inbertsioa egingo du, proposatutako eraikinetan duen jabetza-kuota kontuan hartuta.

Gizarte-, kultura- eta merkataritza-jardueretarako guneak 810.000 euro jasoko ditu.

Hurbileko Bulego Teknikoa eta hiria berroneratzeari buruzko ikerketa-gunea (Otxar Urban Gela) zaharberritutako eraikin batean egongo dira. Zaharberritzea gauzatzeko eta zerbitzuak hurrengo 4 urteetan martxan egoteko inbertsio nabarmena egin beharko da. Horrez gain, hainbat neurri eta plan proposatuko dira, aurrekontuaren kargura, auzoko pertsonen prestakuntzarako eta enplegagarritasuna hobetzeko. Hori dena gauzatzeko, guztira 1.413.000 euroko partida gorde da.

Azken partida azterketa eta ikerlanei dagokie. Partida horrek 150.000 euro ditu.

Gizarte-, kultura- eta merkataritza-jardueretarako gunea Txotena kalean egongo da, F merkataritza-gunean. Elkarri konektatutako bi eraikin zaharberritu izango ditu, baita estalitako plaza publiko bat ere, bi eraikin horien artean. Gune horretako energia plazaren estalkian jarriko diren eguzki-plaken bidez lortuko da.

Hiria berroneratzeari buruzko ikerketa-gunean (Otxar Urban Gela) bat egingo dute, batetik, euren ekimenekin proiektuan parte hartu nahi duten auzoko gizarte-kolektiboek, herritarrek eta erakundeek, eta, bestetik, administrazio publikoek.

Auzoko gizarte-sarea ordezkatzen dutenek, esaterako askotariko elkarteek, etxejabeek eta horien komunitate edo mankomunitateek, funtsezko rola izango dute proiektu osoan zehar; hala, proposamenak egin eta erabakiak hartzeko unean inplikatu ahalko dira. Gainera, gune horretan behar duten babesa, arreta eta informazioa jasoko dute.

Proiektuan laguntzen duten erakunde publiko edo pribatuen ekarpen nagusiak zerikusia izango du finantzaketarekin, prestakuntzarekin, teknologiarekin, berrikuntzarekin eta ikerketarekin.

Ekimenaren hirugarren hanka administrazio publikoak dira: Bilboko Udala, Udal Etxebizitzak erakundearen bidez, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. Horien misio nagusia finantzaketa bermatzea eta proiektuen zuzendaritza teknikoaz nahiz koordinazioaz arduratzea izango da.

Bukatzeko, Hurbileko Kudeaketa Bulego Teknikoak izapideak eta kudeaketak erraztuko ditu, auzoan bertan. Horrez gain, herritarren parte-hartzea eta Otxarkoagako gizarte-sarearen inplikazioa bilatuko du gauzatzen diren ekimen guztietan.

Hasierako onespena eman zaio Izki Naturagune Babestuaren Baliabide Naturalak Antolatzeko bigarren Planari (BNAP) eta jendaurrean jartzen da

$
0
0

Izki bezalako naturagune babestuetan, hainbat babes figura elkartzen dira. Ildo horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen 18. artikuluak ezarritakoarekin bat, “naturagune babestuetako zenbait figura leku berean gainezarriko balira, horien arauak zein plangintza-mekanismoak dokumentu bakar batean koordinatu beharko dira, eremuaren kudeaketa-planean, kategoria bakoitzaren arabera aplikatu daitezkeen araubideek osotasun koherente bat osatzeko helburuarekin”.

Beraz, bigarren BNAP honek Naturagune Babestu hau kontserbatu eta antolatzeko tresnen edukiak bateratzen ditu, hau da: Parke Naturalaren Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana eta Izki KBEa kontserbatzeko helburu eta neurriak.

Izki Naturagune Babestuaren bigarren BNAP honen tramitazioaren baitan, interesdunen entzunaldia amaitutakoan eta jasotako ekarpen eta alegazioak aztertutakoan, dokumentuetan egin beharreko aldaketak egin dira eta jarraian BNAPari haierako onespena eman zaio.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7.d) artikuluak ezarritakoarekin bat, Baliabide Naturalak Antolatzeko Planari hasierako onespena eman ondoren, jendaurrean jarriko da hirurogei egunetan (EHAA). Dokumentazioa eta alegazioak aurkezteko inprimakia www.euskadi.eus/natura dago eskuragarri. Modu ireki eta publikoan iruzkinak eta iradokizunak egiteko interesa dutenek Irekiaren web-orrian egin dezakete zuzenean.

 

Hasierako onespena eman zaio Gorbeia Naturagune Babestuaren Baliabide Naturalak Antolatzeko bigarren Planari (BNAP) eta jendaurrean jartzen da

$
0
0

Gorbeia bezalako naturagune babestuetan, hainbat babes figura elkartzen dira. Ildo horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen 18. artikuluak ezarritakoarekin bat, “naturagune babestuetako zenbait figura leku berean gainezarriko balira, horien arauak zein plangintza-mekanismoak dokumentu bakar batean koordinatu beharko dira, eremuaren kudeaketa-planean, kategoria bakoitzaren arabera aplikatu daitezkeen araubideek osotasun koherente bat osatzeko helburuarekin”.

Beraz, bigarren BNAP honek Naturagune Babestu hau kontserbatu eta antolatzeko tresnen edukiak bateratzen ditu, hau da: Parke Naturalaren Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana eta Gorbeia KBEa kontserbatzeko helburu eta neurriak.

Gorbeia Naturagune Babestuaren bigarren BNAP honen tramitazioaren baitan, interesdunen entzunaldia amaitutakoan eta jasotako ekarpen eta alegazioak aztertutakoan, dokumentuetan egin beharreko aldaketak egin dira eta jarraian BNAPari haierako onespena eman zaio.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7.d) artikuluak ezarritakoarekin bat, Baliabide Naturalak Antolatzeko Planari hasierako onespena eman ondoren, jendaurrean jarriko da hirurogei egunetan (EHAA). Dokumentazioa eta alegazioak aurkezteko inprimakia www.euskadi.eus/natura dago eskuragarri. Modu ireki eta publikoan iruzkinak eta iradokizunak egiteko interesa dutenek Irekiaren web-orrian egin dezakete zuzenean.

 

Udalerrien mapak eta kale izendegiak egiteko eta gero zabaltzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2018-06-19)

$
0
0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aginduari; horren bidez, Euskadiko udalei informazio geografikoa hobetzeko, udal-mapak egiteko eta gero zabaltzeko diru-laguntzak emateko deialdia egin da.

Laguntza-programa hori 200.000 eurokoa da eta helburu du udal-informazio geografikoaren kalitatea hobetzea eta, horretarako, interes orokorreko datuak bildu eta digitalizatzea eta web-orrialdeetan argitaratzea; hala ere, mapa, gero, paperean argitaratzea hautatu ahalko dute udalek.

Diru-laguntzen bidez, nolanahi ere, udal-mugarteko mapa digitala egiteko gastuak ordainduko dira, alegia, mapa topografiko batean tradizioan adierazten diren elementu guztiak batu, berrikusi eta kokatzeko gastuak; gainera, gutxienez, toponimia, kale-izendegia eta interes publikoko zerbitzuak, instalazioak eta hiri-elementuak barne.

Udal-webak informazio hori argitaratzeko erakundearen mapen bisorea erabiliko du edo, bestela, www.geo.euskadi.eus-en mapa-bisorea berrerabiliko du; hura Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren mende dago eta udal-webaren barruan kapsulatzeko gaitasuna du.

Ezingo dira diru-laguntza horren onuradun izan aurreko hiru ekitaldietako batean (2015, 2016 edo 2017) diru-laguntzaren esleipendun izan diren erakundeak, berariaz uko egin ezean. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Garapen Jasangarrirako Eskualde-gobernuen Sareak, nrg4SD-k, Euskadin egingo du biltzar nagusia hurrengo martxoan

$
0
0
  • Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zuluetak Ekuadorren jaso du lekukotza, hurrengo biltzar nagusia Bilbon egin dadin 2019ko martxoaren 4an eta 5ean. 
  • Euskadik izango du hurrengo lau urteetan nrg4SD sarearen presidenteordetza; 30 herrialdetako 50 lurralde baino gehiago biltzen ditu nrg4SD sareak. 
  • Ingurumen Sailak Urdaibai Biosfera Erreserbaren kudeaketa aurkeztuko du Ekuadorren, nrg4SD sarearen biltzar nagusiarekin kointzidituko duen biodibertsitateari buruzko nazioarteko biltzar batean. 

 

Garapen Jasangarrirako Eskualde-gobernuen Sarearen (nrg4SD, ingelesezko siglengatik) hurrengo biltzar nagusia Euskadin egingo da. Horixe aldarrikatu dute, hain zuzen ere, aurtengo topaketan, Ekuadorreko Cuenca hirian atzotik aurrera (ekainaren 19a) egiten ari denean. Izan ere, haraino joan da Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zulueta, eta han jaso du lekukotza, hurrengo biltzar nagusia Euskadira ekartzeko, zehazki, Bilbora, 2019ko martxoaren 4an eta 5ean.

Halaber, hurrengo lau urteetan Euskadik nrg4SD sarearen presidenteordetza izango duela ere adierazi da topaketa horretan, eta erronka hauek izango dituela, besteak beste: batetik, bai Europako gidalerroekin bai nazioartekoekin bat egingo duten ingurumen-politikak aplikatzen jarraitzea; bestetik, nazioarteko gailur handietan beste lurralde eta eskualde batzuekin lankidetzan aritzea, eskualdeen diskurtsoa eta egitekoa antolatzeko eta erabakiak hartzeko prozesuetan sare gisa eragina izateko.

Garapen Jasangarrirako Eskualde-gobernuen Sarea mundu-erakunde bat da, soilik eskualde-gobernuak (estatuak, eskualdeak eta probintziak) ordezkatzen dituena klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta garapen jasangarriaren esparruetan, Nazio Batuen konbentzio eta agendetan finkatutako aginduei jarraikiz. 2002an sortu zen nrg4SD sarea, Johannesburgeko Mundu Gailurrean, eta 50 kide baino gehiago ditu, lau kontinenteetako 30 herrialdetakoak baino gehiagokoak.

Biodibertsitateari buruzko Nazioarteko Biltzarra

Aurtengo nrg4SD-ren biltzar nagusiarekin kointzidituz, biodibertsitateari buruzko nazioarteko biltzar bat egingo da, ekainaren 21ean eta 22an, Ekuadorreko Cuenca hirian; “Askotariko lurraldeak, eskubideen lurraldeak” izango da biltzar horren goiburua, eta Eusko Jaurlaritzak presentzia aktiboa izango du bertan.

Hain zuzen, Aitor Zuluetak hizlari gisa hartuko du parte “Politika publikoa eta biodibertsitatea: estatu-ikuspegia, lurralde-plangintza eta arrisku- eta ahulezia-egoeran dauden ekosistemen aurkako presioa” izeneko taldean; zehazki, Urdaibai Biosfera Erreserbaren kudeaketa aurkeztu du, ondare naturalaren babesa eta giza garapena elkartzen dituen kasu arrakastatsu gisa.

2018a oso urte garrantzitsua da biodibertsitaterako, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren 25. urteurrena baita; biodibertsitatea babesteko nazioarteko baliabiderik garrantzitsuena da hitzarmen hori. Halaber, Ekuadorreko “Askotariko lurraldeak, eskubideen lurraldeak” biltzarrak badu beste helburu bat: Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren Alderdien Biltzarrari (CDB-COP 14) dagokionez eskualde-gobernuek izan beharreko jarrera adostea; urte honen bukaeran egingo da, Egipton.

 

Etxebizitza Sailak 6,1 milioi eurora arte areagotu du etxebizitzak birgaitzeko Renove programaren zuzkidura ekonomikoa

$
0
0
  • Laguntzen helburua da 1980aren aurrean eraikitako bizitegi-eraikinen efizientzia energetikoa, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea.
  • Aurrekontua % 12 hazi da, aurreko programaren aldean

 

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak 2018-2021erako Etxebizitza eta Eraikinen Birgaitze Eraginkorrerako Renove Programarentzako laguntzen deialdia ireki du, sei mila euro baino gehiagorekin (6.175.000€), aurreko programak baino % 12 gehiago du. Diru-laguntza jaso dezaketen esku hartzeko proiektuek eraginpean dauden eta 1980aren aurrekoak diren eraikin edo etxebizitzen irisgarritasun-, bizigarritasun- eta efizientzia-baldintzak hobetzera bideratuta egon beharko dute. Laguntzak gutxienez sei etxebizitzako etxadietara bideratzen dira edo gutxienez etxadiaren alde bat eraikita duten eta hamabi etxebizitza edo gehiago dituzten bizitegi-multzoetara.

Onuradunak esku-hartzeari heltzen dieten jabeen erkidegoak dira, bai eta eraikinen jabe diren eta alokatzeko baliatzen dituzten udalak, tokiko erakunde txikiak eta sozietate edo etxebizitzen sustatzaile publikoak ere.

Programari heltzeko, egiten diren esku-hartzeek eraikinaren efizientzia energetikoa hobetu beharko dute eta, gutxienez, C kalifikazioa lortu, bai CO2en isurietan, bai berriztagarria ez den lehen mailako energiaren kontsumoan. Era berean, irisgarritasuna bermatu beharko da, bide publikotik etxebizitza bakoitzera arte, desnibelak babesteko beharrik izan gabe mailekin; eta, besteak beste, suteen kontrako segurtasun-baldintzak hobetu beharko dira, suteak detektatzeko, ohartarazteko eta itzaltzeko ekipo egokiekin.

Egungo programaren nobedade nagusia da aukera ematen duela efizientzia energetikoaren eta irisgarritasunaren jarduketak bereizteko eta, horrela, laguntzetan irisgarritasunaren alderdia sustatzeko. Halaber, beste alderdi batzuk aldatzen dira, besteak beste, etxadi osoa eratzen ez duten etxebizitzen blokeek ere laguntzetara jo ahal izatea eta atariaren ondoko urbanizazio pribatuko zonetan egiten diren jarduketen irisgarritasuna sartzea atalean, betiere beste ibilbide irisgarririk ez badago.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdia arautzen duen agindua atzo argitaratu da, ekainaren 19an, eta eskabideak aurkezteko azken eguna irailaren 7a da.

Obrak gauzatzeko, laguntzak gehienez kontratatutako aurrekontuaren % 60koa izango dira, gehienez (zergak aparte), eta % 72koa, Birgaitze Integratuko Arloetan edo Bizitegi Arlo Degradatuetan jasotako eraikinen kasuan. Efizientzia energetikoa, irisgarritasuna eta segurtasuna jaso dituzten jarduketa integraletarako, gehienez 15.000 euro emango dira, etxebizitzako. Igogailurik ez zeukaten eraikinetan kanpoaldetik igogailua jartzeagatik gehienez 60.000 euro emango dira, 45.000 euro barruko igogailuko eta 12.000, irisgarritasuna konpontzeko kaleko mailara arte.

Aurrekontu-zuzkidura honela banatzen da:

Urtea

Zenbatekoa

2018

425.000€

2019

1.850.000€

2020

2.400.000€

2021

1.500.000€

 

Diru-laguntzak lehiaketako emango dira, aurrekontu-kreditua amaitu arte. Eskabideak egiteko informazioa honako helbide hauetan dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/plan-renove-2018/y22-izapide/es

https://www.euskadi.eus/renove-plana-2018/y22-izapide/eu

 

Arriola sailburuak, ingurumeneko ministroen aurrean, eskualdeek Europar Batasunaren ekonomia zirkularraren ereduari babesa ematen diotela azaldu du

$
0
0

Ingurumen sailburuak esan du eredu ekonomiko hori sustatzeko zeharkako alderdi batzuk garatu behar direla, besteak beste, erosketa publiko berdea, eta finantza-laguntza eman eskualdeetako gobernuei eta tokiko erakundeei.

Arriolak hitza hartu du Ingurumeneko Ministroen Kontseiluan; Luxenburgon izan da, eta sailburuak hitza hartu du, autonomia-erkidegoek hainbat urte hitzik gabe jardun ondoren 

Arriolak eta Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak topaketa izan dute, klima-aldaketaren arloan jarduketak koordinatzeko

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, gaur goizean, Ingurumeneko Europako Ministroen Kontseiluan parte hartu du, Luxenburgon. Berretsi egin du Europar Batasunak sustatutako ekonomia zirkularraren pakete berria bultzatzen dutela berak eta autonomia-erkidegoek, eta esan du hura sustatzeko “zeharkako alderdi batzuk garatu behar direla, besteak beste, erosketa publiko berdea, eta jardunbide egokien esperientziak batu eta partekatu behar direla eta enpresa txiki eta ertainetarako eta herritarrentzako sentsibilizazio-programak bultzatu”. Eta esan du, horretarako, gainera, finantza-laguntza eman beharko zaiela eskualdeetako gobernuei eta tokiko erakundeei.

Hori horrela, Arriolak adibide gisa ‘Circular thinking” ekimena aipatu du; Euskadin garatzen ari da, gutxieneko hondakinak dituen ekonomia berritzailean oinarritzen den gizarte jasangarrirako gida gisa.

Nahiz eta beste ministroen kontseilu batzuetan ohikoa den, azken urteotan autonomia-erkidego batek ere ezin izan du hitzik hartu ingurumenekoetan. Teresa Riberak zuzentzen duen Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren jarrera-aldaketa dela bide, Euskadik aktiboki parte hartu ahal izan du Luxenburgon, autonomia-erkidegoen koordinatzaile gisa. Sailburuak ministroari bere jarrera irekia eta laguntzailea eskertu dio, eta udal- eta eskualde-erakundeek klima-aldaketaren aurkako borrokan eta garapen jasangarrian duten eginkizun protagonistaren balioa nabarmendu du. “Garrantzitsua da –esan du– Europan eskualdeen ahotsa entzutea; izan ere, herritarrengandik oso hurbil gaude eta geuk kudeatzen ditugu proiektuak eta ekintzak lehendabizi.Eta ohorea da eta erantzukizuna, halaber, Euskadik berriro irekitzea bidea”.

Ministroen Kontseiluan, besteak beste, honako gai hauek aztertu dira: ibilgailu arinetan CO2ren (karbono dioxidoa) isuriak murrizteko Europako araudia berrikustea, giza kontsumorako uren kalitateari buruzko Zuzentarauaren proposamena eta ekonomia zirkularrerako Europar Batasunaren ekintza-plana gauzatzeari buruzko ondorioak.

Lehen puntuan, autonomia-erkidegoen baterako posizioak erakusten du ardura bera partekatzen dutela, garraio-sektorearen isurien etengabeko gorakadaren inguruan, eta EBren isurien murrizketaren helburuekiko konpromisoa eta Parisko Akordioan adostutako konpromisoak. Halaber, ibilgailuetan CO2ren isuriak murrizteko Europako araudia berrikusteko adostasuna erakutsi du, ezarritako isurien helburuak lortzeko (ibilgailu arinentzako 2025ean CO2/ km-ko 25 eta 40 gramo bitarteko isuri-tarteez ari gara), eta Batasunari eskatu dio Europako merkatuan isuri baxuko ibilgailuak sartzeko anbizio gehiago izateko.

Giza kontsumorako uren kalitatea dela eta, autonomia-erkidegoak uraren segurtasunerako arriskuetan oinarritzen den ikuspegia, giza kontsumorako uraren inguruko informazioan gardentasun handiagoa eta egoera ahulean dauden edo baztertuta dauden biztanleria-sektoreek sarbidea dutelako bermea sartzea defendatzen dute. Eta ulertzen dute bertan berme-faktorea sartu beharko litzatekeela, natura-baliabidetik ateratako uraren erabilera eraginkorragoaren sustapenean oinarrituta; aldi berean, osasun publikoko sailek eta udalerriek eta ura hornitzeko erakundeek parte-hartze eraginkorra izateko eskatu dute.

Arriola sailburuaren hitzak Kontseiluaren aurrean ekonomia zirkularrean zentratu dira eta, horren harira, erkidegoek duten baterako posizioak uste du Europar Batasunak ekonomia eta plastiko birziklatuaren merkatua sustatzeko ezarri dituen neurriak, beharbada, epe ertainera emaitza onenak ekar ditzaketenak direla, betiere birziklapenaren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen bada.

Era berean uste dute bizkortu egin beharko litzatekeela erabilera bakarreko plastikorako arauen aplikazioa, eta bat datoz plastikoaren kontsumoa murrizteko beharrizana dagoela, diseinutik lan egin behar dela produktu berri iraunkorragoak eta hondakinen birziklapenera bideratuta daudenak fabrikatzeko, bilketarako, sailkapenerako eta birziklapenerako azpiegiturak sustatu behar direla eta plastikoen balio-kate osoan berrikuntzaren integrazioa sustatu behar dela, dela lehengaien diseinua, dela bigarren mailako gaiak berrerabiltzeko soluzio berriak.

Topaketa Trantsizio Ekologikorako ministroarekin 

Arriola sailburuak jardunaldia aprobetxatu du, gainera, topaketa laburra izateko Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroarekin; bertan, beren sailek batik bat garrantzi handiko gaietan, besteak beste, klima-aldaketaren aurkako borrokan, abian dituzten jardun-ildoen gaineko informazioa trukatu dute.

Ingurumen Saila eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioa klima-aldaketari buruzko etorkizuneko legeen oinarrietan ari dira lanean. Hori horrela, sailburuak esan du ezinbestean “bilatu behar dela horren inguruan sintonia, eta eraginei batera eta harmoniaz aurre egin ahal izateko jarduketak koordinatu”.


300.000 euro udalerrientzako laguntzetarako, paisaia babesteko eta leheneratzeko planak prestatzeko (Gobernu Bilera 2018-06-26)

$
0
0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aginduari; horren bidez, Euskadiko udal eta kontzejuei paisaien ekintza-planak prestatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egin da. Aurrekontua, guztira, 300.000 eurokoa da.

Paisaiaren ekintza-planak lurralde-eremu zehatz batean interesekoak diren natura-, hiri- edo industria-arloak leheneratzeko eta/edo horien balioa nabarmentzeko esku hartzeko tresnak dira. Gutxienez, paisaiaren eta paisaia-dinamiken diagnostikoa eta analisia eman beharko dituzte eta, horretarako, ekintzak eta jardun-programak zehaztu.

Eusko Jaurlaritza Europako Kontseiluak 2000ko urriaren 20an onetsitako Paisaiaren Europako Hitzarmenari atxiki zitzaion eta, horrela, bertan ezarritako edukiak hartu zituen bere gain, paisaia lurraldearen antolamendu-politiketan sartu zuen eta gaiaren inguruko sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak jarri zituen martxan.

Onetsitako aginduaren arabera, ekitaldi honetan paisaien ekintza-planak idazteko ordainsarien % 90 diruz lagunduko da, zergak aparte, gehienez 30.000 eurorekin plan bakoitza, harik eta dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte.

Eskabideak aurkezteko azken eguna 2018ko irailaren 10a izango da, egun hori barne, eta eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztuko dira, euskadi.eus-en:  https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/subvenciones-planes-accion-del-paisaje-2018/y22-izapide/es.

Euskadik Galiziari eskualdatu dio autonomia-erkidegoak Europar Batasunaren aurrean ordezkatzeko egitekoa

$
0
0

Atzo bertan Bilbon egindako ekitaldi sinboliko baten bidez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak, Elena Morenok, Galiziako Xuntako Ingurumen Kalitateko eta Klima Aldaketako zuzendari nagusia den María Cruz Ferreirari eman zion Espainiako autonomia-erkidegoen jarrera erkidea Europar Batasuneko (EB) Ingurumeneko Ministroen Kontseiluaren aurrean ordezkatzeko eta koordinatzeko egitekoaren lekukotza.

Ferreira Costak eskertu egin zuen gainerako autonomia-erkidegoen konfiantza, Galiziaren eskuetan uzteagatik datozen hilabeteotan haiek ingurumenaren arloan EBren aurrean ordezkatzeko egitekoa. Esan zuen «ohorea» dela eginkizun hori bere gain hartzea, hain zuzen ere Europak sarean lan egiteko erronka duenean, epe laburrean eta ertainean ingurumenaren arloan europar agenda osatuko duten erronka nagusiei aurre egiteko.

Europako Ingurumeneko Ministroen Kontseiluak egindako azken bileran (ekainaren 25ean, Luxenburgon), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak jardun zuen autonomia-erkidegoen ordezkari, eta bertan, sailburuak aldeztu egin zuen EBko ekonomia zirkularreko ekintza-paketea.

Datozen bilerak urriaren 9an eta abenduaren 20an izango dira; Luxenburgon eta Bruselan, hurrenez hurren. Austria izango da jorratu beharreko gai nagusiak zehaztuko dituen herrialdea, berari egokituko baitzaio datorren seihilekoan EBko txandakako presidentetza.

Aurtengo udazkenean Ingurumeneko Ministroen Kontseiluetan itxura guztien arabera landuko dituzten gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira: mugikortasun eta garraio jasangarriagoak sustatzeko hartu beharreko neurriak, erabilera bakarreko plastikoen estrategia eta Europar Batasunak Klima Aldaketari buruzko Konferentzian (COP24) hartuko duen jarrera. Konferentzia hori Poloniako Katowice hirian egingo dute, urtearen bukaeran.

URAk Gernika eta Busturia artean eraikitzen ari den kolektorea aldatuko du Foruan atzeman dituen terma erromatar batzuen aztarna arkeologikoak babesteko

$
0
0

URAk Gernika eta Busturia artean eraikitzen ari den kolektorea —Mundakako itsasadarraren ezkerraldeko saneamendu-kolektorea—aldatuko du, Foruako Elejalde auzoan.

Kontuan izanda kolektorearen bideak Foruako Herri Erromatarreko  balizko arkeologia-gunea gurutzatu behar zuela, URAk zundaketak egin zituen eremuaren arkeologia-potentzialtasuna ezagutzeko, eta hasieran ireki behar ziren zangetan kontrol-neurriak ezarri zituen.

Zundaketa-emaitzen arabera, terma erromatar batzuen aztarna arkeologikoak dira, zonaldean orain arte aurkitu izan den eraikuntza publikorik nabarmenetakoa, eta horien babestea premiazkoa da. Hartara, kolektorea egiteko prozedura  tarte horretan aldatuko du URAK.

Hasierako proiektuak aurreikusten zuen kolektorea zanga irekien bitartez eraikitzea, 2-3 metroko sakoneran. Orain, aldiz, kolektorea eraikitzeko lurpeko tinkatzea erabiliko da, zangak ireki barik, 7-8 metro sakon, aurkitutako  aztarna arkeologiko horiek babesteko. Hots, trazadua gordetzen da, baina aurrena aurreikusitakoa baino 5 metro sakonago. Hori guzti, Ondare Kulturaleko buruek zehaztutakoari jarraiki.

Arkeologia-azterketa  eta –babes lan horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara sailarekin lankidetzan egin dira, eta egindako zundaketen emaitza guztiak hari helarazi zitzaizkion.

Gernika-Busturiako kolektore-tartea

Esleitutako proeiktua itsasadarraren ezkerraldeko kolektore berria egiteko lanak barne hartzen ditu Gernikako ponpaketa-estaziotik (egun leku horretan dagoen araztegiaren eremuan) eta Busturiako ponpaketa-estazioaren arteko tartean.

Lan horien xedea: Gernikatik Busturiaraino hondakin urak jaso, abian diren edo eraikitzen ari diren kolektore tarteen bidez batu eta horiek guztiak (ezkerraldeko herriguneetakoak zein eskuinaldeko zati batetakoak) Lamiarango araztegira helaraztea bertan dagokion legez trata ditzaten, itsasora isuri aurretik.

Lanon barruan 6,5 km-ko kolektore-tarte berria egingo da (tartearen gehiengoan grabitateak bultzatuko ditu urak; baina, ia 2 kilometrotan, emarien bultzatzea beharrezkoa izango da); 2 kilometro eta erdi hodi eraiki beharko dira Gambe eta Muruetako hondakin urak kolektorera bideratzeko; eta, azkenik, 4 ponpatze eraikiko dira isuriak saneamendu-sistemara helarazteko.

Halaber, aurreko lanok egindako zuloak irekita direla baliatuz, hornidurarako 6,5 km hodi berri eraikiko da. Busturia eta Gernika arteko hornidura-hodia berriztatzea beharrezkoa da: bai gaur erabiltzen dena padura-gunean dagoelako, baita egoera makalean dagoelako ere.

Lan horiei esker, Gernika eta Lamiarango HUA arteko saneamendu-sarearen tarteak bukatuko dira, eta, hartara, Gernika, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi edota ezkerraldeko beste herriguneen hondakin-urak, behingoz, Bermeon dagoen HUAraino bideratuko dira, dagokion moduan tratatuak izan daitezen.

Proiektu hori URAk eta Busturialdeko Ur Partzuergoak sinatutako lankidetzarako hitzarmenean jasotzen da. Hitzarmen horrek xede du saneamendu-sarea eraiki eta hondakin-urak Bermeoko Lamiarango HUAra (Hondakin Uren Araztegira) bideratzea ahalbidetuko duten lanak egitea. Hitzarmen horrek zedarritutakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziak 49 milioi inbertituko ditu 5 urteren buruan, 2003 geroztik Eusko Jaurlaritzak jadanik ordaindutako 35 milioi gehitzen zaiena; beste alde batetik, Busturialdeko Ur Partzuergoak konpromisoa hartu du kudeaketa plan bat zehazteko saneamendu-azpiegituren mantentze teknikoa eta ekonomikoa ahalbidetze aldera; hartara, etorkizunean ur-hornidura eta hondakin-uren kudeaketarako beste administrazioen laguntza-eske jotzea ekiditeko.

Hiri-plangintzan genero-ikuspegia sartzen duten udalentzako laguntza berriak

$
0
0
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak berriz ere diruz lagunduko ditu beren hirigintzan emakumeentzako sarbide-berdintasuneko eta segurtasuneko irizpideak jasotzen dituzten udal-planak
  • Guztira, 16 udalek lortu zituzten iaz diru-laguntzak, laguntzen lehen deialdian

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hirigintza inklusiboari buruzko 2018ko laguntzen deialdia ireki du; helburua da genero-ikuspegia sartzea udal-plangintza eta -hirigintzan, eta, besteak beste, gizonek eta emakumeek lurraldeko baliabide eta ekipamenduetara sarbide-aukera bera dutela eta espazio publikoetan emakumeen segurtasuna areagotzen dela bermatzea.

Deialdiak, guztira, 200.000 euro ditu, eta udal hirigintza-planetan genero-ikuspegia eraginkortasunez integra dadin du helburu, lehentasunezko ekintzakoak diren lau arlo tematikoren inguruko ekintza estrategikoen bidez: lurralde-antolamendua eta hirigintza, mugikortasun jasangarria, landa-ingurunea eta gobernamendua.

Lurralde Plangintzako Sailburuordetzak iaz martxan jarri zuen laguntzen ildoaren bigarren edizioa da, eta, iaz, 24 udal eskatzaileetatik 16k diru-laguntza lortu zuten. Lehen deialdi horretan, honako udalerri hauen eskaerei erantzun zitzaien: Getxo, Durango, Erandio, Basauri, Leioa, Lemoa, Zamudio, Lekeitio, Lezama, Amorebieta, Errenteria, Zierbena, Etxebarri, Munitibar, Ortuella eta Ispaster.

Genero-desberdintasunak nabarmenak dira ekipamendu eta zerbitzuak erabiltzeko premietan eta horietara jotzeko sarbidean; hori dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak berriz ere lagunduko ditu diruz besteak beste honako helburu hauek lortzen laguntzen duten hiri-plangintzako neurriak:

  • Emakumeen segurtasuna hobetzea espazio publikoan eta, horretarako, puntu beltzak ezabatu eta eraikin berriak eta espazio publiko diafanoak eta seguruak diseinatzea.
  • Etxeko lana eta pertsonak zaintzeko lana egiteko bide ematea, bai eta norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko ere, eta, horretarako, “zaintzaren hirigintza” sustatzea.
  • Mugikortasun-planetan emakume eta gizonek egiten duten garraio publikoaren erabilera desberdina jasotzea, eta emakumeak garraio publikoaren erabiltzaile nagusi direla, bidaiak arrazoi gehiagorengatik egiten dituztela, bidaia gehiago lotzen dituztela eta ibilgailu pribatura gutxiago jotzen dutela kontuan hartzea.
  • Ekipamenduak etxebizitzetara hurbiltzeko aukera ematea eta, horretarako, jarduera ekonomikoko eta bizitegi-jarduerako erabilera mistoko espazioak diseinatzea eta joan-etorrirako denborak murriztea.
  • Emakumeek herritarrek parteko prozesuetan eta hirigintza-plangintza horiek diseinatzeko eta gauzatzeko ekipo teknikoetan parte-hartze handiagoa izan dezaten sustatzea.

Arantza Leturiondo Lurralde Plangintzako sailburuordearen iritziz, hirigintza-plangintzak balio behar du “lurralde kohesionatua eraikitzeko, baita gizarte-ikuspegitik ere”, esan du diru-laguntza horien bidez “lurralde inklusiboaren eta finkatuaren oinarriak ezarri nahi dituztela eta, horretarako, udalei beharrezko tresnak eman”.

Arantza Leturiondoren hitzen arabera, helburua ez da inbertsio handiak egitea, baizik eta kontzientzia eta zehaztapena “hirigintza-politika erraz batzuk praktikan jartzeko, besteak beste: espaloi zabalak diseinatzea, kaleak ongi argiztatzea, espazio diafanoak, seguruak eta irisgarriak diseinatzea, garraio publikoen ibilbideak eta ordutegiak –nagusiki emakumeek erabiltzen dituztenak– beren premietara egokitzea edo markesinak gardenak direla ziurtatzea”.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 10ean amaituko da; eskabideak baliabide elektronikoen bidez izapidetuko dira. Diru-laguntza jaso ahalko dute Euskadiko udal guztiek, aurreko deialdian lan berentzako esleipendun izan zirenek salbu. Genero-ikuspegia duten dokumentuak prestatzeko beharrezko laguntza teknikoa kontratatzeko gastuak finantzatuko dira, gehienez 20.000 euroan, udal bakoitzeko.

 

Euskadik, urtean, 6 milioi tona inguru hondakin sortzen du, 2010ean baino % 7 gutxiago

$
0
0
  • Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planak murrizketa hori 2020rako % 10era igoko duten neurriak aurreikusten ditu.
  • Termino ekonomikoetan, 2010ean BPGd-aren milioi euro bakoitzeko 95 tona hondakin sortzetik 2016an 85 sortzera jaitsi da.
  • Hondakinen balorizazio materialak edo energetikoak (industrialak eta hiri-izaerakoak) % 60 gainditzen du.
  • Gaur egun, Euskadi hondakinen % 40 ezabatzen ari da zabortegietan.2035erako helburua da % 10 baino ez botatzea. 

Euskadin urtean 6 milioi tona hondakin inguru sortzen da, alegia, pertsonako eta urteko, 2.695 kilogramo. Europako neurriak 1.500 kilo ezartzen ditu eta alde horrek industria-sektoreak autonomia-erkidegoan duen pisu handia du oinarri, 2017ko Ingurumen Profiletik ondorioztatzen den bezala. Gaur aurkeztu du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak 2017ko Ingurumen Profila. 2010etik, Euskadik % 6,8 murriztu du hondakinen sorkuntza; espero da zifra hori % 10era iristea 2020an, Europar Batasunak zehazten dituen gidalerroei jarraikiz.

Arriola sailburuak, gainera, Euskadik arlo horretan 2035erako dituen erronkak ere identifikatu ditu; erronka horiek bat datoz Europar Batasunaren ekonomia zirkularraren paketearekin, “udal-hondakinak % 65 birziklatzea eta ontzien hondakinen % 75, zabortegiko ezabapena murriztea gehieneko % 10era edo gaika bildutako hondakinak zabortegian uztea debekatzea”.

“Helburu horiek–esan du– handinahiak dira, eta euskal industriak eta gizarteak kontuan hartu beharreko aukera interesgarriak planteatzen dituzte”.

Eta zera esan du: “puntako gero eta enpresa berritzaile gehiago egiten ari direna aprobetxatu behar dugu, eta izateko eta lan egiteko modu hori gizartearen gainerako alderdiari helarazi behar diogu.Ekodiseinua, fabrikazio ekoefizientea, kontsumo arduratsua gure identitate-ezaugarri bilakatu behar dira.Planetak bizirauteko gizaki guztiok partekatzen dugun konpromisoagatik eta bizitzako jarreragatik”.

Txostena eskuragarri dauden azken datuekin egin da (2016), eta dakar arriskutsuak ez diren industria-hondakinak Euskadin sorkuntza gehieneko joera direla (guztizkoaren % 56) eta, ondoren, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (% 21) eta hiri-hondakinak (% 17,5). Hondakin arriskutsuak guztizkoaren % 5,5 dira.

Euskadin hondakinen erradiografiaren bereizgarri da lurraldearen industrializazioa; hondakin ugari sortzen dituzten sektoreen presentzia, besteak beste, siderurgikoa, eraikuntza edo papergintza; eta euskal herritarren erosahalmena, zeinak kontsumo handiagoa baitakar eta, ondorioz, etxeko hondakinez gainera, kontsumitutako ondasun eta zerbitzuen fabrikazioaren ondoriozko industria-hondakinen sorkuntza ere bai.

Europaren ikuspegitik, gaur egun Europar Batasuna eratzen duten 28 estatuek 1.798 milioi tona hondakin inguru sortzen dute urtean, eta per capita, batez beste, 1.000 eta 1.500 kilogramo bitartean, pertsonako eta urteko.

Europan, eraikuntza-sektorea sortzaile nagusiena da; izan ere, hondakinen ia erdia sortzen du (868 milioi tona). Beste erdia fabrikazio-prozesuetan sortutako hondakinen (255 milioi tona), herritarrek sortutakoen (209 milioi tona) eta hondakinen kudeatzaileek beraiek tratamendu-prozesuetan eragindakoen (201 milioi tona) artean banatzen da.

Hondakinen kudeaketa

Hondakinen kudeaketa dela eta, Euskadin birziklatzeko eraikitako azpiegiturak eta azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta laguntza ekonomikorako hartutako neurriak direla eta, gaur egun hondakinen % 60ren balorizaziora iritsi da. 3,5 milioi tona hondakin balorizatzen da eta 2,3 milioi tona inguru ezabatu (isuria eta ezabatzeko beste modu batzuk). Errausketa gutxieneko aukera da.

Europar Batasuneko estatu kideen egoera nabarmen aldatzen da. Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Holanda eta Suedia herrialdeek balorizazioaren % 80 gainditzen dute, dela materiala edo energetikoa, eta Bulgaria edo Grezia ez dira % 20ra iristen.

Hobekuntza-neurriak

2017ko Euskadiko Ingurumen Profilak ondorioztatzen du hondakinen hierarkiaren aplikazioa hobetu eta ekoizpen-sistema ekonomia zirkularra arautzen duten printzipioetara egokitu behar dela, ekodiseinua sustatu behar dela produktuen bizitza baliagarria luzatzeko neurriak sartzeko eta kudeaketa hobetu behar dela hondakin bilakatzean

Txosten horren gomendioak eta ondoriozko neurriak Europako Batzordeak ezartzen duen erronka nagusia betetzera bideratzen dira: % 10 murriztea 2035erako hondakinen isuria. Gaur egun, Euskadi hondakinen % 40 zabortegietan ezabatzen ari da.

Hori dela eta, profilak nabarmendu egiten du sortutako hondakinak kudeatzeko kudeaketa-hierarkia izan behar dela oinarri: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea, balorizatzea eta ezabatzea. Eta bereziki joera nagusien inguruan lan egiteko apustu egiten du, besteak beste, biohondakinen, EEHen, ontzien, TEEHen, lursail induskatuen, altzairutegiko zaborren, ore-paper lohien eta galdaketa hareen inguruan.

Profilak helburu horiek lortzeko gako gisa, besteak beste, gizarteko eragile guztiek ekonomia zirkularraren benetako aplikazioan duten erantzunkidetasuna aipatzen du (enpresak, herritarrak eta administrazioa).

Bigarren mailako materialen merkatua sustatzeko (lehengai gisa erabiltzen diren hondakinak) eta ekonomia zirkularraren zirkulua ixteko, Ingurumen Profilak gomendatzen du kalitatea areagotzea eta, horretarako, birziklapen-prozesuak hobetzea eta kalitatea arau teknikoen edo beste tresna batzuen bidez, besteak beste, Euskadin Plan horren esparruan garatzen ari direnen bidez, aitortzea.

Azkenik, berrikuntza eta inbertsioa sustatzeko beharra adierazten du; izan ere, funtsezko zeharkako neurriak dira ekonomia zirkularrean oinarritzen den ekoizpen-eredura aldatu ahal izateko.

2018 Paisaiarako Ekintza Planak egiteko diru-laguntzaren aurtengo deialdia ireki da

$
0
0

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrien kontzejuei emateko diru-laguntzak eta horien oinarri arautzaileak ezarri ditu, Paisaiaren Ekintza Planak egin ditzaten. Uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Paisaiarako Ekintza Planak egiteko diru-laguntzen oinarriak argitara ematen dituen Agindua. 2018ko Deialdia.

Paisaiarako ekintza planak kudeaketa-bitartekoak dira, eta antolatzeko jardunen eremuan egin beharreko ekintzak zehazten dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gaineko ekainaren 3ko 90/2014 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz.

2014., 2015., 2016. eta 2017 urteetan zehar, Paisaiarako Ekintza Planak egiteko diru-laguntzen bi deialdi egin ziren. Adierazi behar da tramitazioa elektronikoa baino ez dela izango eta euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez egingo dela.

Eskaerak egiteko epea irailaren 10era arte izango da. Paisaiarako Ekintza Planak idazteko ordainsarien % 90 lagunduko da diruz, planeko 30.000 euro gehienez, 300.000 euroko aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere.

Paisaiari dagokionez, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak dituen ekarpenei buruzko informazio guztia honako web-orri honetan dago: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-paisaia/eu/

EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspena (LAG). 3. Fasea. Ondorioak.

$
0
0

2018an, urte hasieran hasierako onespena jaso zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspena osatzen duten dokumentu guztiak jendaurrean egon dira. Guztira, 48 alegazio-idatzi jaso dira; horiei erantzuna emango zaie, eta, horien bidez dokumentuak elikatuko dira.

Era berean, parte-hartze digitala sustatzeko kanpaina bat ere abiarazi dugu:

  • Facebook bidez, aurten, 32 “gustatzen zait”, iruzkin 1 eta 24 argitalpen partekatu jaso ditugu.
  • Twitter bidez, 2018an, gaur arte, 2 iruzkin, 24 retweet eta 52 “gustatzen zait” jaso ditugu.
  • Irekian, webgune honetan ikusi ahal izan duzunez, aldeko 8 boto, 3 iruzkin global, “gai transbertsalak” gaiari buruzko berariazko iruzkin 1, Arauei buruzko I. kapituluari buruzko 2 mahai-inguru, Arauen inguruko II. kapituluari buruzko mahai-inguru 1 eta Arauen I. eranskinari (Ingurune Fisikoaren Antolamendua) buruzko mahai-inguru 1.
  • Parte-hartze digitalean eskuragarri dauden emaitzek adierazitakoarekin bat, 2018 urtean zehar, LAGen Berrikuspenaren web-orrian 635 bisita izan dira.


Prosezuari buruzko informazio guztia Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren web-orrian kontsulta daiteke.

http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena/web01-a2lurral/eu/


LAGak berrikusteko prozesua aurrera doa: jendaurrean egon ondoren, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza (EKOS Estudios Ambientales enpresak laguntza eman dio ingurumen arloan) aurkeztutako alegazio guztiak aztertzen ari da, dokumentuak hobetu ahal dituzten alderdiak sartzea aztertzeko.

Aurreko guztiaren ondorioz, behin-behineko onespena jasotze aldera aurkezteko dokumentu bat landuko da (lehenago, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeak txosten bana eman beharko dute). Gainera, aurkeztutako alegazioei emandako erantzuna bidaliko zaie alegazioa aurkeztu dutenei. Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak sortu den dokumentazioa eskuragarri egotea erraztu eta zabaltzeari ekingo dio, orain arte egin den bezala. 2015ean Gobernu Kontseiluak ezarritako denbora programaren arabera, behin behineko onespena azaroaren bukaeran aurreikusten da, Euskal Hiria 2018 Kongresuarekin bat eginez.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu guztion artean eraikitzen ari garen lurralde-estrategia honetan parte hartzeagatik.  Eskerrik asko!!


Etxebizitza Sailak eta EUDELek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei lagunduko diete Eraikinen Ikuskapen Teknikoen kudeaketa indartzen

$
0
0
  • Udalei informazioa eta laguntza teknikoa emango zaie Eraikinen Ikuskapen Teknikoen tramitazioa arintzeko eta, ondoren, Euskoregite plataforman erregistratzeko
  • Etxebizitza Sailak 460.000 euro bideratuko ditu jardunak finantzatzera
  • Eraikinen Ikuskapen Teknikoa funtsezko tresna da bizitegi-parkea baldintza egokietan mantentzeko eta eraikinak birgai daitezen eta hiri-eremuak biziberri daitezen sustatzeko

Etxebizitza Sailak eta EUDELek hauteman dute Euskal Autonomia Erkidegoko udal ugarik zailtasunak dituela Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) kudeatzeko eta, gero, erregistratzeko —araudiak ezartzen duen moduan—.Izatez, udal ugarik aditzera eman du haientzat karga handia dela kudeaketa horren ondoriozko zeregina eta zailtasunak dituela lan karga hori bere gain hartzeko. Hori da, hain zuzen ere, gaur goizean Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak eta Imanol Landa Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) presidenteak sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren jatorria. Lankidetza-hitzarmenaren helburua da udalei beharrezko informazioa eta laguntza teknikoa ematea, EITen kudeaketa koordinatua egiteko Euskoregite plataforman erregistratzetik abiatuta —udalek beraiek egin behar baitute hori—.

Lau urteko iraupena izango duen hitzarmen honen bidez, Etxebizitza Sailak bere gain hartuko du EITak hobeto kudeatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak diseinatzeko eta ezartzeko zeregina, udalek dituzten beharrak kontuan hartuta. Era berean, Sailak konpromisoa hartu du Eraikinen Ikuskapen Teknikoen erregistro integratuaren plataforma (Euskoregite) mantentzeko eta horren eguneratzeak udalen esku jartzeko. Bestalde, EUDEL arduratuko da Etxebizitza Sailaren eta udalen arteko bitartekaritzaz eta elkarrizketaz. Gainera, udalerrietan funtzio horiek betetzen dituzten langileen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-jardunaldiak sustatuko ditu.

Etxebizitza Sailak bere gain hartuko du jardun horien kostua, 460.000 euroko kontu-saila bideratuko ditu aurrerantzean.

Euskadik Europa hegoaldeko parke eraiki zaharrenetako bat du. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 163.642 eraikinen % 43 1961. urtearen aurretik eraiki ziren, 2011ko erroldako datuen arabera. Hortaz, 70.000 higiezinek baino gehiagok dute 50 urtetik gora, eta 2020an kopuru hori 89.000 eraikinera arte iritsiko da.

Etxebizitzari buruzko Legeak garrantzi handia ematen die EITei, funtsezko tresna baitira bizitegi-parkea baldintza egokietan mantentzeko eta eraikinak birgai daitezen eta hiri-eremuak biziberri daitezen sustatzeko. Etxebizitzari buruzko Legeak ezartzen du bizitegi-erabilerako eraikinak unean une zehazten diren bizigarritasunaren eta segurtasunaren arloko eskakizunetara zein irisgarritasunaren arloko eskakizunetara egokitu beharko direla eta egokitzapen hori pertsonal eskudunak egindako ikuskapen teknikoen bitartez egin beharko dela.

Ildo horretan, eraikinen ikuskapen teknikoko txostenen ondorioz finkatutako konponketetarako edo birgaitzerako neurriak eta jardunak adierazten diren epeen barruan ez gauzatzea arau hauste oso larritzat jotzen da, baldin eta jardun horiek berehalakoak edo premia handikoak badira. Eta 50 urtetik gorako eraikin eta etxebizitza guztiek EITa pasatzeko betebeharra ezarri da. Halaber, eraikinaren EITa edukitzea ezinbesteko baldintza izango da Etxebizitza Sailak birgaitzearen, energia-efizientziaren eta irisgarritasunaren arloan ematen dituen laguntzak eskuratzeko.

Eraikinaren kontserbazio-egoera

Euskal Autonomia Erkidegoan 2012. urteaz geroztik indarrean dagoen Eraikinen Ikuskapen Teknikoa da higiezinen kontserbazio-egoera zehazteko aukera ematen duen tresna bakarra; izan ere, eraikinaren beraren eta ur-hornikuntzako eta -hustuketako instalazioen egitura- eta eraikuntza-kontserbazioaren egoera jasotzen du, eta, eraikinaren egoerari buruz ez ezik, energia-efizientziaren eta irisgarritasun unibertsalaren arloan hobetu ahal izateko aukerari buruz ere informatzen du.

Horrez gain, etxebizitzei legez eska dakizkiekeen arlo horietako oinarrizko baldintzak betetzen diren ebaluatzeko beharrezkoa den informazioa ematen die administrazio publikoei, eta, hartara, birgaitzeko eta biziberritzeko neurri egokiak hartzeko aukera ematen du.

Arriola sailburuak oso balorazio positiboa egin du EUDELekin lortutako akordioari buruz: “Badakigu EITak aurkezteak ahalegin gehigarria eskatzen diela udalei, udalek baitute hirigintzaren arloko eskumena; hori dela eta, baliabide ekonomiko handiak bideratu ditugu udalei haien udalerrietan EITak kudeatzen eta, gero, erregistratzen laguntzeko”. “Herritarrek”, erantsi du, “jakitun izan behar dute EITa pasatzea dela haien eraikinaren segurtasuna bermatzeko modurik onena, baita askoz ere kostu handiagoko konponketak aurrezteko modurik onena ere, autoen azterketa teknikoekin gertatzen den bezalaxe. Horregatik, udalekin soinez soin lan egin nahi dugu parke eraiki seguruagoa, irisgarriagoa, energiaren arloan efizienteagoa eta bertan bizi direnentzat erosoagoa edukitzeko”.

Bestalde, EUDELeko Elkarteburu Imanol Landak azaldu duenez, “Etxebizitza Legeak jabeei eurei egozten die beren eraikinaren ikuskapen teknikoa gauzatzeko betebeharra, eta udaloi dagokiguna da aurkezten diren EITak erregistroan inskribatzea eta ondorengo kudeaketa egitea.” Imanol Landaren iritziz, “EITen bitartez etxebizitzak birgaitzeak on egiten dio gure udalerrietako parke eraikiaren kontserbazio, kalitate eta segurtasunari; eta horrekin batera, tresna osagarria da irisgarritasunean, mugikortasunean edo eraginkortasun energetikoan egin daitezkeen beste esku-hartze batzuetarako, eta hartara, hiri-biziberritze eta ingurumen-jasangarritasunari lotutako politika integratuak definitu daitezen.”

Ildo horretan, Iñaki Arriolak jakinarazi du Sailak ia prest duela EITei buruzko beste dekretu bat, orain arte indarrean dagoen araudia eguneratzen eta argitzen duena, eta laster Gobernu Kontseiluari igorriko diola honek onar dezan.

Ingurumen Sailak eta UPV/EHUk elkarrekin egingo dute lan Euskadiko natura ondarearen hobekuntzan eta difusioan

$
0
0
  • Arriola sailburuak eta Nekane Balluerka errektoreak 2020ra arteko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute.
  • Garapen Iraunkor eta Ingurumen Hezkuntzarako UPV/EHUren UNESCO Katedrako koordinatzaile nagusiak Euskadiko Milurtekoko Ekosistemak ebaluatuko ditu, Natura 2000 Sarearen espazioetan eta Urdaibai Erreserban arreta berezia jarrita.

Ingurumen Sailak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu dute gaur, Euskadiko natura ondarearen ikerketan eta difusioan elkarlanean aritzeko. Iñaki Arriola sailburuak eta Nekane Balluerka errektoreak sinatutako akordioak bi erakundeen arteko lankidetza ofizialdu du, orain arte elkarrekin aritu baitira lanean ingurumen eta jasangarritasunaren kudeaketa hobetzen eta EAEko natura espazioen balioa nabarmentzen.

UPV/EHUren lana Garapen Iraunkor eta Ingurumen Hezkuntzarako UNESCO Katedrak hartu du bere gain, haren ikerketa eta prestakuntza jardueraren xedea EAEko espazioetan garapen jasangarriari lotuta dauden arazoak ulertzea eta konpontzea baita, arreta berezia jarrita Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, leku hori gaiari lotutako esperientziak frogatzeko eta erakusteko gune izatea nahi baita.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean egindako sinadura ekitaldian, nola Arriola sailburuordeak hala Nekane Balluerka errektoreak azpimarratu dute zer-nolako garrantzia duen “natura sistemak babesteko eta hobeto ezagutzeko administrazioaren eta unibertsitatearen arteko lankidetza, garapen jasangarri bat bermatzeari begira”.

Hitzarmenak babestuko duen jarduera nagusia UNESCO Katedrako taldeak Euskadin Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioari buruz egingo duen proiektua izango da; hau da, natura ekosistemek zuzenean nahiz zeharka gizakien ongizateari egindako ekarpenak (zerbitzuak) neurtuko dira, baliabideen hornidurarako iturri gisa, ingurumena erregulatzeko faktore gisa, eta ezagutzarako nahiz pertsonen gozamenerako iturri gisa. Ekimena, beraz, guztiz bat dator 2000rako EAEko IV. Ingurumen Esparru Programaren edukiekin, programa horren xedea baita giza garapena natura ingurumenaren jasangarritasun eta kontserbazioarekin bateragarria izan dadin, horretarako ingurumen aldagaia politika guztietan txertatuta eta haren hobekuntzaren erantzukizuna eragile sozioekonomiko guztien artean banatuta.

Ekimenek nazioarteko hedapena izango dute bai UNESCO Katedren eta Biosfera Erreserben munduko sarearen bidez, bai ikergaiari lotutako Nazio Batuen foroetan izandako partaidetzaren bidez.

Hiru urteko indarraldia, luzatzeko aukerarekin

Ekosistemen zerbitzuei dagokienez, hitzarmenaren helburuak, besteak beste, honako hauek dira: zerbitzuak hobeto ezagutzea, Natura 2000 Sarearen ekarpena aztertzea, lehentasunezko ekintzak identifikatzea, eta biodibertsitatearen galera konpentsatzeko ekintzak baloratzea.

Urdaibairi dagokionez, MaB programa (pertsonen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetzea) eta ekosistemen zerbitzuen ebaluazioaren metodologia nola aplikatu landuko da, Biosferaren Erreserban, eta eremu hartan izandako eboluzio sozioekonomikoa aztertuko da.

Ekintza horiek aurrera eramateko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 95.000 euro emango dizkio urtero UPV/EHUren UNESCO Katedrari. Sinatutako hitzarmena indarrean egongo da 2020ko abendura arte, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Uraren Euskal Agentziak hitzarmen bat sinatu dute Bizkaiko saneamendu sistema orokorretara konektatu gabeko hondakin-uren isurketak murrizteko

$
0
0

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP) eta Uraren Euskal Agentziak (URA) hitzarmena sinatu dute Bizkaiko saneamendu sistema orokorretara konektaturik ez dauden ur-isurketen kopuru, bolumen eta kutsadura-karga murrizteko.

Bilbao Bizkaia Ur-Partzuergoak eta Uraren Euskal Agentziak 2014an azterlan bat burutu zuten Ibaizabaleko saneamendu sistemara konektaturik ez zeuden hondakin-uren karakterizazioa egiteko. Bertan horien erasana neurtu eta horiekin amaitzen joateko beharrezkoak liratekeen neurriak zehaztu ziren.

Oraingo hitzarmen honek aurre-azterlan horren jarraipena izan nahi du. Zehazki ahalbidetuko du Ekintza Plan Zuzentzailea idaztea BBUP-aren esparruan isurketekin amaitzeko lanean hasi ahal izateko. Plan horretan zehazten diren lanen artean nabarmendu behar dira: isurketen iturri eta tamaina zehatzak lortzeko lanak, kasu bakoitzean izan daitezkeen irtenbideen analisia, horiek aurrera eramateko beharrezkoak liratekeen eraikuntza-proiektuak idaztea eta eragileen arteko elkarlana kontsolidatutako bilbeetan ematen diren isurketen konexioak egiteko.

Nahiz eta BBUP-ren esparruko hiri-aglomerazioak saneamendu sistema kolektiboen pean egon, zuzenean ibilgura doazen hondakin-ur isurketak zehaztu eta karakterizatu dira (tratamendu egokirik gabeak). Horiek esparru zehatzetan ematen dira: saneamendu sistemaren barruan ez daudenak; euri-uren sareetara egindako arauz kanpoko konexioak, ur-beltzen osagaiak jasotzen dituztenak; ibilgu nagusiaren ibaiadar txikien bidez ibairatzen diren zeharkako isurketak; ibai nagusien inguruan kokatutako banakako eraikuntzak edo eraikuntza kopuru txikia hartzen dituzten banakako sareak.

Hainbat erakunde-hidraulikok azken urteetan burututako lanek Ibaizabal arroko ur masen egoera ekologikoa hobetu egin dute eta ahalbidetu dute inguru horretan duela urte batzuk sinestezinak liratekeen aisialdi-jarduerak gozatzen hasi ahal izatea. Hala ere ur-masa horietako batzuk oraindik ere hainbat iturritik datozen presioak pairatzen jarraitzen dute eta horrek galarazi egiten du oraindik plangintza hidrologikoko agirietan zehaztutako ingurumen-helburuak lortzea. Hitzarmen hau sinatzeak ur-masen egoera ekologikoan hobetzen jarraitzea ahalbidetuko du.

Horrenbestez URAk antzeko hitzarmenak sinatu nahi ditu Euskadiko Partzuergo eta uren entitate kudeatzaileekin saneamendu sistema orokorretara konektatu gabeko isurketak atzeman ahal izateko eta era egokian konektatu ahal izateko beharrezkoak diren lanak egin ahal izateko.

Euskadin, ekonomia zirkularraren printzipioak bultzatuz, etxeetan sortzen diren hondakinen % 70 birziklatu nahi da

$
0
0
  • Euskal erakundeek beren indarrak batu dituzte «Birziklapenean jaioak gara» kanpainarako. Kanpaina abuztuaren 20an hasiko da, hiru lurraldeetako 14 hondartza eta herritan, eta azaroa bitarte 30 udalerritara zabalduko da.
  • Helburua da herritarrak kontzientziatzea eta, birziklatzeko orduan, aitzakiak alde batera uztea, EBk zehaztutako kopuruak bete ahal izateko 2030. urtea baino lehen.
  • Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek hondakinen prebentziorako eta kudeaketarako elkarrekin egin duten lehen kanpaina da, eta sistema integratuko bi kudeaketa-erakunde nagusien laguntza du: Ecoembes eta Ecovidrio.

«Birziklapenean jaioak gara» kanpaina honako hauek aurkeztu dute: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak; Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintzako diputatu Josean Galerak; Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko diputatu Elena Unzuetak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensiok. Kanpainaren helburua da herritarrak kontzientziatzea eta ekonomia zirkularreko prozesuetan parte hartzera bultzatzea, kontsumo arduratsuaren bidez eta sortzen dituzten hondakinak gehiago eta hobeto birziklatuz.

2030. urtea baino lehen ontzien % 60 eta sortzen diren hondakinen % 70 birziklatzea da helburua;horrela, Europar Batasunak ezarri dituen kopuruak beteko ditugu.

Kanpaina, gutxi gorabehera, 30 herritara iritsiko da. Abuztuaren 14an hasiko da, hiru lurraldeetako 14 hondartza eta herritan, eta azarora bitarte beste hainbat herritara zabalduko da. Dena den, interesa duten herri gehiago ere bildu ahalko dira kanpainara. Kanpaina, berez, iaz hasi zen, bost herritan, proba modura. Orain, foru-aldundiek parte hartuta, EAEko erakundeek elkarrekin egin duten ezaugarri hauetako lehen kanpaina da, eta sistema integratuko bi kudeaketa-erakunde nagusien laguntza du: Ecovidriorena, beirazko ontziei dagokienez, eta Ecoembesena, kartoizko, plastikozko eta metalezko eta brik ontziei dagokienez.

«Birziklapenean jaioak gara» kanpaina Euskadin zehar ibiliko da, karpa ibiltari batean. Hiru atal izango ditu: erakusketakoa, ludikoa eta kanpoko jarduera. Jendeak parte hartzeko modukoak izango dira hirurak, bi helbururekin: batetik, gehiago birziklatzeko, eta, horretarako, jendeak ez birziklatzeko izaten dituen aitzakiei erantzuna emango zaie, eta, bestetik, hobeto birziklatzeko, eta, horretarako, edukiontzi bakoitzean zer hondakin mota utzi behar den azalduko zaie.

Halaber, aldez aurretik bisita gidatuak programatuko dira ikastetxeentzat, ordubetekoak eta euskaraz, lehen eta bigarren hezkuntzako azken ikasturteetako ikasleentzat pentsatuak.

Kanpainaren edukia

Erakusketaren atalean, informazio-panelen bidez, Euskadiko hondakin-planeko helburuak azalduko dira, modu ulergarrian eta grafikoan, azpimarratuta herritarrek garrantzi handia dutela helburu horiek lortzeko orduan, eta aholku probetxugarriak emango dira ekonomia zirkularreko oinarrizko kontzeptuei buruz, hala nola hondakinak gutxitzeari, birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruz.

Panelak zazpi bloke handitan egituratu dira:

  • Nola birziklatu ondo: aholku praktikoak, gomendioak eta datu bitxiak, ondo eta erraz birziklatzeko eta zer birzikla dezakegun jakiteko; birziklapenari buruzko mitoak eta onurak.
  • Nola birziklatzen da?: birziklatze-prozesuari buruzko azalpena, ontziekin, dagokien edukiontzian uzten ditugunean, zer gertatzen den jakiteko.
  • Birziklatu zure aitzakiak: birziklatzeko orduan etxean dauden traba nagusiei buruz (leku falta, interes falta, uste okerrak...) gogoeta egiteko eta horiei konponbidea bilatzeko panela.
  • Jarduera ludikoa: hondakinak bereizi, eta bakoitza dagokion edukiontzian utziko dugu.
  • Ecoembes barometroa: Espainia osoan jasotzen eta birziklatzen diren hondakinen datuei buruzko mapa, autonomia-erkidegoko eta udalerriaren xehetasunarekin batera.
  • Ecovidrio jarduerak: beira birziklatuarekin ale apaingarriak egiteko lantegiak, eta beirazko ontziak ezagutzeko jolasa.
  • Reciclatest / Reziklatesta: kanpainarako berariaz prestatutako 15 galderako test interaktiboa, non erantzunetan hiru aukera emango diren.

Kaleko ekintzak karparen kanpoaldean egingo diren hiru jarduera ludikorekin osatuko dira.

  • Nire konpromisoa: photocall saioa, non atrezzo txiki baten bidez, nahi duenak, gehiago eta hobeto birziklatzeko zer konpromiso hartzen duten adieraziz, argazki bat egin dezakeen.
  • Birziklapenean jaioak gara: kanpainako pertsonaietako bat izatera jolastuz, norbere buruaren argazkiak egiteko panela.
  • Batukada: ordu erditik ordu erdira, gutxi gorabehera, kanpainako abestia entzungo da (Reciclar es lo nuestro, ta zurea ere bai), eta dinamizazio berezi bat egingo da, inguruetan dabilen jendea parte hartzera animatzeko: musika-tresna birziklatuak eta ontziekin eginak banatuko dira, kanpainako abestia eta koreografia interpreta dezan.

Hondakinak Euskadin

Euskadiren helburua da 2030erako sortzen diren hondakinen % 10 gutxitzea eta % 70 birziklatzea, bereizketa egokia eginda. Halaber, ontzien % 60 birziklatu nahi da. Tasa horiek lortzeak onura zuzenak ditu, ez bakarrik ingurumenean edota airearen kalitatean, baita enpleguaren sorreran ere: Euskadin, hondakinak kudeatzeko eta tratatzeko sektorean, 5.700 pertsonak lan egiten dute.

EBren ekonomia zirkularrerako ekintza-planaren arabera, hondakinak gutxitzeak, birziklatzeak eta berrerabiltzeak, gero baliabide bihurtzeko, Europan, bost urtean, 600.000 milioi euro aurrezteko modua ekar dezake.

Ingurumen Administrazioari eta Natura Ondarearen Kontserbazioari buruzko legeen aurreproiektuek herritarren 700 ekarpen bildu dituzte

$
0
0

Berrehundik gora pertsonak parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak martxan jarritako lankidetza-guneetan. Helburua izan da aurreproiektuaren zirriborroetako edukiak gizarteratzea eta etorkizuneko legeetan inplikatutako administrazio, agente eta erakundeen ekarpenak jasotzea.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aurrera jarraitzen du Euskadiko Natura Ondarearen Kontserbazioari buruzko eta Ingurumen Administrazioari buruzko legeen aurreproiektuak prestatzeko lanetan. Bi zirriborroak idatzi ondoren, parte-hartze publikoko prozesu bana abiarazi zituen. Horrela, lege horietan inplikatutako hainbat administrazio publiko, agente eta erakundek haien norainokoa ezagutzeko aukera izan dute, natura-ondarearen kontserbazio eraginkorra eta izapidetze-prozedura administratibo errazago eta bizkorragoa lortzeko egokitzat jotzen zituzten hobekuntzak proposatze aldera.

Ingurumeneko Sailburuordetzak gidatutako parte-hartze prozesu hori amaitu eta gero, 706 ekarpen daude jasota, horretarako irekitako askotariko bideetatik heldutakoak. Guztira 223 pertsonak lagundu dute aurreproiektuaren zirriborroa berrikusten, doitzen eta hobetzen.

Beste alde batetik, Sailak martxan jarritako foroetan parte hartu duten 223 pertsonetatik (% 57 gizonezkoak eta % 43 emakumeak), Administrazioari lotuta zeuden 110, eta sare sozioekonomikoari 113.

Elkarlanerako eta parte hartzeko prozesu horretan zehar 28 espazio dinamizatu dira; horietatik, Administrazioari lotuta egon dira 18, agente sozialei 7, eta enpresa-sektoreari 3.

Administraziotik zetozen agenteentzat martxan jarri diren bideen kasuan, azpimarratu behar da lan-bilerak eta sakoneko elkarrizketak egin direla legeetan inplikatuta dauden Eusko Jaurlaritzako sailekin eta hiru foru-aldundiekin. Gainera, udalekin zuzenean lan egin da Udalsarea21 sarearen eta Eudelen bitartez.

Arlo sozialari lotuta egon diren parte hartzeko espazioen esparruan, aipatzekoa da 3 ingurumen-bilera egin direla: bilera bana Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Lurraldekako lan-formatu bera erabili da enpresa-sektorearekin eta horren elkarteekin.

Irekia eta sare sozialak

Beste alde batetik, komunikazioaren arloan, espazio bat zabaldu da gobernu irekiko Irekia plataforman, prozesuaren berri emateko eta parte-hartzea nahiz ekarpenen bilketa sustatzeko.

Eta, azkenik, komunikazio-prozesu beraren barruan, hainbat eduki argitaratu dira Ingurumen Sailaren sare sozialetako (Facebook eta Twitter) profiletan, bai parte hartzeko prozesuko mugarrien aurretik, bai horiek gauzatu bitartean.

 

Viewing all 722 articles
Browse latest View live