Quantcast
Channel: Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza - Berriak
Viewing all 722 articles
Browse latest View live

URAk laginketak egingo ditu irailean EAEko lurpeko uretan balizko erradioaktibitate naturala dagoen ezagutzeko

$
0
0

URAk laginketak egingo ditu EAEko lurpeko uretan egon daitekeen erradioaktibitate naturalaren irudia osatzeko.

314/2016 Errege Dekretuak xedarritzen duenez: pertsonon kontsumorako ura ekoizteko lurpeko urak baliatzen dituzten ur-hartuneak aztertu behar dira, 2019ko irailerako.Hartara,urok radoiarekiko espozioaren arabera ezaugarritzeko.

Zentzu honetan, URAk irailean 30 lagin hartu eta aztertuko ditu irailean zehar, lurraldeko iturburu eta zundaketa nabarmenetan. Horietan guztietan, xedea da Alfa jarduera, Beta jarduera eta Radon, Tritio edota Potadio-40 dagoen ikustea eta zenbatzea.

Lagin hartze horien emaitzak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoari jakinaraziko zaizkio, gizakiek edateko uraren kontrola egitea baitagokie, bildutako datuak bere jardunean aintzat hartu ditzaten.

EAEko sustratu geologikoaren ezaugarriak kontuan izanda ez da aurreikusten uren erradioaktibitate natural mailak ezarritako mugak gainditzea edangarri bihurtzekotan dauden lurpeko uretan. Uretan erradioaktibitate naturala agertzea arrunta da granitoa duten eremu geologikoetan: halakoak ez dira nabarmenak Euskadin.


Euskadik estrategiak partekatuko ditu europar eskualdeekin aurtengo ENCORE Konferentzian, ekonomia zirkularra, klima eta ekosistemak landuko dituena

$
0
0
  • Europako Eskualdeen Ingurumen Konferentzia (Environmental Conference of the Regions of Europe, ENCORE, bere ingelesezko siglengatik) irailaren 20tik 22ra bitartean egiten da Danimarkako Herning hirian, 13 herrialdetako 27 eskualderen parte-hartzearekin. 
  • Aste honetan, parte hartzen duten eskualdeetako berrogeita hamar gazte inguru –Euskadiko bi gazte barne sartuta- bilduta daude YouthCORE izenekoan; berau Konferentzia ofizialaren aurretik egiten den foro bat da, eta hortik aterako da eskualdeetatik etorritako ministroen eztabaidaren oinarritzat hartuko den proposamena.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila Europako Eskualdeen Ingurumen Konferentzian (Enviromental Conference of the Regions of Europa, ENCORE) parte hartzen ari da irailaren 20tik 22ra bitartean, posizioak trukatzeko eta estrategia komunak planteatzeko aurtengo hitzorduaren hiru gai nagusien inguruan: ekonomia zirkularra, klima-erronkak eta sistema ekologikoak.

Eztabaida-mahaien bitartez, eskualdeetako ordezkariek aztertuko dituzte hondakinei buruzko europar zuzentarauetan iragan maiatzean onartu ziren aldaketak, hau da, Europar Batasuneko Ekonomia Zirkularraren paketearen baitan onartutako aldaketak; ekosistemei dagokienez, berriz, interes ekologiko handiko guneen kudeaketa hobetu dezaketen ezagutza eta esperientziak konpartituko dituzte –gune horien artean Euskadiko Urdaibaiko Biosfera Erreserba dago-.

Orobat, eskualdeetako liderrek europar eskualdeen adostasun-puntuak eta jarrera komun bat bilatuko dituzte, klima-aldaketaren alorrean, abenduan Polonian egingo den COP24ri begira, hau da, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren Alderdien Konferentziari begira.

Central Denmark eskualdeko Herning hiri daniarrak hartzen du ENCORE Konferentziaren hamahirugarren edizioa; hitzordu hau bi urtetik behin egiten da, eta oraingoan 13 herrialdetako 27 eskualdetako 140 ordezkari inguruk parte hartuko dute, bai ingurumen-adituek eta bai lider politikoek. Konferentziaren asmoa da eztabaida sortzea, posizioak trukatzea eta estrategia komunak planteatzea Europar Batasunaren ingurumenari eta garapen jasangarriari buruzko politika eta legediaren inguruan; horrekin batera, beste helburu bat da eskualdeek esperientzia eta jardunbide egokiak aurkeztu ditzatela, eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko abiapuntu gisa.

Bi gaztek Euskadi ordezkatzen du YouthCOREn

Aste honetan, ministroen Konferentzia ofizialaren aurretik, bertan parte hartzen duten eskualdeetatik etorritako berrogeita hamar gazte inguru, horien artean Euskadi ordezkatzen duten bi gazte, bilduta daude lider politikoek planteatuko duten eta etorkizuneko erabakiak hartzerakoan oinarritzat hartuko den  proposamena eztabaidatzen.

YouthCORE Bavarian egindako ENCORE 2014 Konferentzian sortu zen. Helburua zen jende gaztea modu aktiboan inplikatzea ingurumenari buruzko eztabaidan eta eskualdeek aurrean dituzten ingurumen-erronketan. Pertsona gazteen ikuspegi berritzaileak aprobetxatu nahi ditu, eremu politikoan erabakiak hartu behar dituztenen inspirazio-iturri gisa.

Kantauriko Konfederazioak eta Uraren Euskal Agentziak Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko kontsulta publikora zabaltzen dute, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrofrafikoko espainiar zatian

$
0
0

Vitoria-Gasteiz. 2.018.09.20. Kantauriko Konfederazioak eta Uraren Euskal Agentziak, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Administrazio hidraulikoak diren heinean, atzotik, 2018.ko irailaren 19tik aurrera eta 3 hilabeteren zehar, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko kontsulta publikora zabaltzen dute, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrofrafikoko espainiar zatian.

Uholde arriskuaren atariko ebaluazioa (UAAE) Uholdeen Inguruko Zuzentarauaren ezarpen prozesuaren lehenengo fasea da. Agiri honen helburu nagusia da uholde arriskuaren diagnosi orokorra egitea demarkazioan eta Uholde-arrisku Handiko Eremuak (UAHE) zehaztea, hain zuzen ere uholde arriskua izateko balizko aukera handia duten eremuak.

UAAE agiri garrantzitsua da esparrua mugatzen duelako Uholdeen inguruko Zuzentaraua aplikatzeko hurrengo bi faseentzako: Uholde Arriskugarritasun- eta Arriskuaren Mapak eta Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana.

2011an hiru EAEn daunden hiru demarkazio hidrografikoen UAAEak egin ziren. Orotara, 94 UAHE zehaztu ziren Uholde arriskua aplikatzeko lehenengo ziklo honetannes: 76 UHAE Ekialdeko Kantauriar arroetan eta 18 Ebroko Demarkazio Hidrografikoan. Kantauri Mendebaldeko Demarkazio Hidrografikoan ez dago EAEaren barruan dagoen UHAErik.

Atzo abiararazi den Kontsulta publikoak jendarteari ahalbidetuko dio Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) eguneratzeko eta berrikusteko dokumentazioa bertatik bertara ezagutzera. Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren zati handi bat EAEren barruan dago. Hori dela-eta, esparru honetan Uraren Euskal Agentziak partze hartze aktiboagoa du Kantauriko Konfederazio Hidrografikoarekin batera, esparru honetarako Uholdeen inguruko Zuzentarauak ezartzen dituen agiriak prestatzeko orduan. Eta horregatik ere webgune honek Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren agiri guztiak eskaintzen dira.

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko,  Kantauriko konfederazio hidrogragikoaren eta Uraren Euskal Agentziaren webguneetan eskaintzen zaie herritarrei.

Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) eguneratze era berrikuste hori indarrean dagoen araudiari aginduz egiten da:  Uholde Arriskuen Ebaluaketa eta Kudeaketarako uztailaren 9ko 903/2010 Errege dekretuak—Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 23ko 2007/60/EE zuzentaraua estatuko ordenamentu juridikora egokitzen duena— zedarrituakoari jarraiki, hain zuzen ere.

URAk eta Arabako Lantziegoko mahastizainek Valvarriniga errekastoan 550 metroko tarte batean ahalmen hidraulikoa handitu dute

$
0
0
  • Ibai tarte hori metakinez buxatu zen, ibaiertzetako galeria-basoa erauzi eta gero
  • Ekintzak neguan jarraituko du: ibaiertzak birlandatuz

Vitoria-Gasteiz. 2.018.09.21. Uraren Euskal Agentziako Ibaiak leheneratu eta zaintzeko zerbitzuak Lantziegoko (Araba) Valvarriniga ibaiaren 550 metroko tarte batean ahalmen hidraulikoa handitu du, Lantziegoko mahastizain talde baten lankidetzarekin: ibaitarte horretako ibaiertzetako galeria basoa erauzitakoan, metakinak bildu eta ibilgua buxatu baitzen.

Mahazti eta bestelako laborantzen ekoizpen-area handituz joan ziren ahala, tarte horretako galeria-basoa murriztu zen. Ondorioz, aurki, metakinek ibilgua buxatu zuten (parez pare dakarren ahalmen hidraulikoaren murriztearekin), eta,  bertan, landaredia errotu zen; era berean, uraren higadurak erasan nabariagoak sortu zituen ibaertzetan; baita erriberako lur-eremuak galtzeko arrisku handiagoa eta bioaniztasunaren eskaste nabarmena ere.

Buxatutako ibilgu horren ahalmen hidraulikoa handitzeko lanak abuztuan burutu dira. Datorren neguan, bi ibaiertzak birlandatuko dira, 1,75 eta 2 metro zabalerako tarte jarraituan (ibilguaren parez pare),  tamainu ertaineko zuhaitzekin: bai ingurumenaren hobekuntza lortzeko; baita berriki hasarazitako ahalmen hidrauliko horri eusteko ere (galeria basoak ibaiertzak egonkortuz laguntzen du xede hori lortzen).

Izan ere, galeria-basoak ibaia autoerregulatzen du nabarmen. Beste onura askoren gain: ibilguan itzala ematen du; uraren berotzea saihesten du (hortaz, uren oxigeno-maila murriztea oztopatzen du); lezkak edota bestelako landareek ibilguan gora egitea oztopatzen du (ibilguan hasitako landareek metakinak pilarazten dituzte).

Arabako Errioxako edota Euskadiko mediterranear arroetako beste ibaietan legez, Valgarriniga ibaiaren ibilguan metakin, lezka eta landaredia nabarmen pilatu izan dira, galeri-basoa erauzi zelako.

Horregatik, ibilguaren handitzeaz haratago joatea beharrezkoa zen ekintza honetan: ibaiertzak lehengoratzea, zuhaitzak landatuz, ezinbestekoa zen. Gerizpea eman eta ibilguan landarediaren hazkundea murrizteko, eta berariazako ingurumen-zerbitzuak ahalbidetzeko.

Zonaldeko nekazari talde batek parte hartu du buxatutako ibilgu-tarte horren zabaltze-lanetan. Izatez, mahastizainak berak bildu ziren eta ibaiaren aldemeneko haien lur-eremuetan 1,75 m inguruko tarte jarraitu horretan landaketak egitea utzi zioten URAri.

Konpromiso horri esker, 1.400m³ metakin erauzi da, eta 24.000 euroko inbertsioa gauzatu da. Landaketa neguan egingo da, gelgialdi begetatiboarekin batera: landarediak ondo jalgitzeko, sasoirik aproposena.

Casualmente, la riada sufrida por el casco urbano de Lanciego el 9 de septiembre, ha servido para comprobar el éxito de la ampliación del cauce, ya que ninguna de las parcelas en el ámbito del proyecto ha sido inundada.

Halabeharrez, irailaren 9an Lantziegon izandako ur-goraldiekin ikusi ahal izan da ibilguaren handitzeak bere xedea lortu duela: aldameneko zorurik ez baitu goraldiak bere egin.

“Una buena práctica para aumentar tanto la capacidad hidráulica del cauce, como la calidad del bosque de ribera y la biodiversidad de nuestros ríos y arroyos, y ojala extensible a otros tramos de río del territorio” subraya el director de URA Ernesto Martínez de Cabredo.

“Jardunibide egokia oso, bai ibilguaren ahalmen hidraulikoa handitzeko; baita gure ibai eta errekastoetako galeria-basoa eta bioaniztasuna handitzeko ere. Baldinbaitere, halako egitasmorik lurraldeko beste ibai-tarteetan abiaraziko ahal da” azpimarratu du URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok.

 

Pliken irekiera teknikoa - 005/2018 - KORTEZUBIKO HIRIGUNEAREN ETA GAUTEGIZ-ARTEAGAKO URDAIBAI BIRD CENTER EKIPAMENDUAREN ARTEAN OINEZKOENTZAKO BIDEA EGITEA

$
0
0

Pliken irekiera teknikoa - 005/2018 - KORTEZUBIKO HIRIGUNEAREN ETA GAUTEGIZ-ARTEAGAKO URDAIBAI BIRD CENTER EKIPAMENDUAREN ARTEAN OINEZKOENTZAKO BIDEA EGITEA

Eusko Jaurlaritzak urtez urte egiten duten airearen kalitatearen txostenak berretsi egin du azken urte honetako bilakaera positiboa

$
0
0

Euskadik eutsi egin dio airearen kalitatearen bilakaera positiboari 2017an. Halaxe adierazi du gaur goizean Elena Moreno Ingurumeneko sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzaren Airearen Kalitate Zerbitzuak urtero-urtero egiten duen txostenaren emaitzen berri emateko agerraldian.

Araudiak ezarritako mailatik behera egon dira airearen kalitatea neurtzeko kutsatzaile guztiei dagozkien balioak: sufre dioxidoa (SO2), karbono monoxidoa (CO), nitrogeno dioxidoa (NO2), ozonoa eta bentzenoa, gasen artean, eta PM10 eta PM2,5 partikula esekiak.

Sailburuordeak adierazi du Euskadin arnasten dugun airearen kalitatea ona dela. Izatez, bi balio baino ez ziren gainditu, modu puntualean bada ere, eta maila kezkagarrietara iritsi gabe: sufre dioxidoa, jarduera industrialarekin lotzen dena, eta nitrogeno dioxidoa, zuzenean ibilgailuen trafikoarekin lotutakoa.

NO2-ari dagokionez, Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea osatzen duten 53 estazioetako bakar batek gainditu zuen urteko muga-balioa (40 µg/m3 puntutik 43 µg/m3 erregistratu dira), Bilboko Maria Diaz Harokoaren kaleko estazioak, hain zuzen. Egoera hori konpontzeko, airearen kalitatea hobetzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak, ibilgailuen trafikoaren ondoriozko isurketak murrizteko helburuarekin. Izan ere, trafiko handiko eremuetan dauden hiri-estazioak dira urteko batezbesteko altuena dutenak.

PM10 eta PM2,5 partikulen mailei dagokienez, esan behar da airearen kalitatearen araudiak ezarritako mugen barruan geratu direla. PM10 partikulen urteko batezbestekoan aurreko urteetako joera positibo berari eutsi zaio. Estazio guztien PM2,5-en urteko balioak araudiak ezartzen duen urteko mugaren azpitik daude.

Ozonoari dagokionez, ez da gainditu giza osasuna babesteko xede-balioa (120 µg/m3-tik gora 25 aldiz gehienez, batezbesteko gisa hiru urtean). Modu puntualean gainditu da adierazle horren balioa Urkiola, Jaizkibel, Serantes, Pagoeta eta Mundakako estazioetan. Kasu hauetan biztanlegoari informazioa eman zaio, Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloei jarraituz. Altuen dauden estazioak dira guztiak eta horrek balio altuagoak neurtzen eragiten du.

Sailburuordeak aipatu duenez, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) erreferentzia-balioak oinarri hartuta, Euskadiko estazioen % 98k bete zuen NO2-aren muga-balioa; estazioen % 88 PM10-en balio onargarrien barruan egon zen, eta % 75ek bete zuen PM2,5-en muga. Bete ez den balio bakarra, beraz, ozonoarena izan da.

Eranskina

Airearen kalitatearen muga-balioak airearen kalitatea hobetzeari buruzko 102/2011 Errege Dekretuan ezarrita daude. Errege Dekretu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko maiatzaren 21eko airearen kalitateari eta Europan atmosfera garbiagoa edukitzeari buruzko 2008/50/EE Zuzentarauaren balioak ekartzen ditu. Lege-estandar horietan ezarritako balioen arabera zehazten dira ez-betetzeak Batasunaren esparruan eta, beraz, araudia betetzen den ala ez ezagutzeko aplikatzen dira.

Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak etengabe neurtzen ditu hainbat kutsatzaileren kontzentrazioak: esaterako, sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa, karbono monoxidoa, ozonoa, 10 eta 2,5 µm-tik beherako diametroa duten partikula esekiak, amoniakoa, azido sulfhidrikoa, bentzenoa, toluenoa eta xilenoa. Gainera, meteorologia-parametroak ere neurtzen dira, hala nola haizearen abiadura eta norabidea, tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa, erradiazioa eta prezipitazioa. Datu horiek denbora errealean kontsultatu daitezke ingurumena.net eta Open Data Euskadi atarietan.

Araudi horretaz gain, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2005ean gida batzuk argitaratu zituen; horietan, airearen kalitatea neurtzeko aztertzen diren kutsatzaileen erreferentzia-balio batzuk daude. Balio horiek erreferentziako estandarrak dira, eta gobernuek helburutzat har ditzakete, tokiko baldintzen arabera.

 

Pliken irekiera ekonomikoa - URA/014A/2018 - Anen zuzendaritza eta laguntza eknikoa:zarautz udalerria Olaa eta Iñurriza erreskatoen uholdeetatik babesteko eta ingurumena berreskuratzeko proiekuta

$
0
0

Pliken irekiera ekonomikoa - URA/014A/2018 - Anen zuzendaritza eta laguntza eknikoa:zarautz udalerria Olaa eta Iñurriza erreskatoen uholdeetatik babesteko eta ingurumena berreskuratzeko proiekuta

URAk egoera txarrean zegoen presa bat kendu du Leitzaran ibaian, Andoainen

$
0
0

Uraren Euskal Agentziaren Ibaiak leheneratu eta zaintzeko zerbitzuak erabiltzen ez zen eta egoera txarrean zegoen presa bat bota du Leitzaran ibaian, Andoainen (Otieta parkearen ondoan).

Ibaian eraikitako presa txiki horrek ur lamina hazarazteko helburua zuen ibaiaren ura bideratu eta hartu ahal izateko. Hala ere, orain ez zen erabiltzen, ez zeukan emakidarik indarrean eta ibaia kaltetu egiten zuen.

Presa txiki hori 10 metroko luzerako hormigoizko egitura zen. Hura eraitsi eta kentzeko hondeamakina erabili da ibilgutik bertatik eta ibaiaren ezker ertzetik lan egin duena .

Kentzean uraren jariorako eta bertan bizi diren espezieentzako oztopoa ekiditen da eta lekua presa eraikitzea baimendu zuen emakidaren aurreko egoerara leheneratzen da.

Euskadik 1800 presa txiki eta presa ditu bere ibai eta erreka nagusietan. Emakiden titularrei dagokie horiek mantentzea (balizko arriskuak ekidite aldera pertsonen segurtasunari edo ingurumenean eragin daitezkeen kalteei dagokienez) eta horiek kentzea emakida iraungitzen denean.


URAk Euskaraldiko Hamaikakoa aurkeztu du

$
0
0

“Euskaraldia , 11 Egun Euskaraz” ekimena sustatzeko bere 11koa aurkeztu du. Talde enbaxadore honen lana izango da ekimena Saileko langileen artean hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea Euskaraldia  izango den 11 egun horietan (azaroaren 23tik abenduaren 3ra).

Zuk ere parte hartu nahi baduzu hemen informazio gehiago euskaraldia.eus

«Birziklapenean jaioak gara» kanpaina Gasteiza iritsi da hondakinen arloko Europako helburuak bete daitezen

$
0
0
  • Arabako Lurralde Historikoan 136.000 tona inguru hiri-hondakin sortzen dira, eta horietatik 51.000 beira, paper eta ontzi arinei dagozkie.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak inauguratu du gaur Gasteizen, Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatu Josean Galera eta Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Espazio Publikoko zinegotzi Iñaki Prusillarekin batera, Birziklapenean jaioak gara kanpainaren instalazioa; Arabako hiriburuko Probintzia plazan egongo da irailaren 30era arte (igandea).

Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean euskal udalerri zenbaitetan egiten ari diren kanpainaren helburua da Euskadin, 2030era bitartean, ontzi guztien % 60a birzikla daitezen lortzea, eta pertsonen artean ekonomia zirkularraren printzipioak sustatzea. Arabak gainditu du Europako birziklatze-helburua beirazko ontziei dagokienez, haien % 81 birziklatzen baititu. Kartoi-paperezko ontziei dagokienez, berriz, arabarrek % 61 birziklatzen dituzte.

Ontzi arinei dagokienez (edukiontzi horian botatzen direnak, alegia), hobetzeko tarte handia dago, ordea; oraingoz, guztien % 28 baino ez baitira birziklatzen.

Araban, ditugun azken datuen arabera, 136.000 tona inguru hiri-hondakin sortzen dira urtean, eta horietatik 51.000 beira, paper eta ontzi arinei dagozkie.

Kanpaina ibiltaria

Birziklapenean jaioak gara kanpaina guztira hogeita hamar udalerri ingurura iritsiko da 2018an, karpa ibiltari handi baten bidez. Gasteiztik igaro ostean, kanpaina Tolosa, Bilbo, Irun, Gernika eta Donostiara iritsiko da.

Hiru atal izango ditu: erakusketakoa, ludikoa eta kanpoko jarduera. Jendeak parte hartzeko modukoak izango dira hirurak, bi helbururekin. Batetik, gehiago birziklatzeko, eta, horretarako, jendeak ez birziklatzeko izaten dituen aitzakiei erantzuna emango zaie, eta, bestetik, hobeto birziklatzeko, eta, horretarako, edukiontzi bakoitzean zer hondakin mota utzi behar den azalduko zaie. Hiriburuan dagoela baliatuta, euskarazko bisitaldi gidatuak egingo dira Lehen Hezkuntzako lehen mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

Kanpainaren edukia

Erakusketaren atalean, informazio-panelen bidez, Euskadiko hondakin-planeko helburuak azalduko dira, modu ulergarrian eta grafikoan, azpimarratuta herritarrek garrantzi handia dutela helburu horiek lortzeko orduan, eta aholku probetxugarriak emango dira ekonomia zirkularreko oinarrizko kontzeptuei buruz, hala nola hondakinak gutxitzeari, birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruz.

Panelak zazpi bloke handitan egituratu dira:

  • Nola birziklatu ondo: aholku praktikoak, gomendioak eta datu bitxiak, ondo eta erraz birziklatzeko eta zer birzikla dezakegun jakiteko; birziklapenari buruzko mitoak eta onurak.
  • Nola birziklatzen da?: birziklatze-prozesuari buruzko azalpena, ontziekin, dagokien edukiontzian uzten ditugunean, zer gertatzen den jakiteko.
  • Birziklatu zure aitzakiak: birziklatzeko orduan etxean dauden traba nagusiei buruz (leku falta, interes falta, uste okerrak...) gogoeta egiteko eta horiei konponbidea bilatzeko panela.
  • Jarduera ludikoa: hondakinak bereizi, eta bakoitza dagokion edukiontzian utziko dugu.
  • Ecoembes barometroa: Espainia osoan jasotzen eta birziklatzen diren hondakinen datuei buruzko mapa, autonomia-erkidegoko eta udalerriaren xehetasunarekin batera.
  • Ecovidrio jarduerak: beira birziklatuarekin ale apaingarriak egiteko lantegiak, eta beirazko ontziak ezagutzeko jolasa.
  • Reciclatest / Reziklatesta: kanpainarako berariaz prestatutako 15 galderako test interaktiboa, non erantzunetan hiru aukera emango diren.

Kaleko ekintzak karparen kanpoaldean egingo diren hiru jarduera ludikorekin osatuko dira:

  • Nire konpromisoa:photocall saioa, non atrezzo txiki baten bidez, nahi duenak, gehiago eta hobeto birziklatzeko zer konpromiso hartzen duten adieraziz, argazki bat egin dezakeen.
  • Birziklapenean jaioak gara: kanpainako pertsonaietako bat izatera jolastuz, norbere buruaren argazkiak egiteko panela.
  • Batukada: ordu erditik ordu erdira, gutxi gorabehera, kanpainako abestia entzungo da (Reciclar es lo nuestro, ta zurea ere bai) eta dinamizazio berezi bat egingo da, inguruetan dabilen jendea parte hartzera animatzeko: musika-tresna birziklatuak eta ontziekin eginak banatuko dira, kanpainako abestia eta koreografia interpreta dezan.

URAK Jaizubiako errekastoan, Irungo ikastolaren parean, ur-goraldiei aurre egiteko lanon lizitazioa ireki berri du

$
0
0

Uraren Euskal Agentziak Jaizubiako errekastoan, Irungo ikastolaren parean, ur-goraldiei aurre egiteko lanon lizitazioa ireki berri du. 780.000 euroko lizitazio-aurrekontua egokituta.

Bidasoa, Urdazuri eta Urumea ibaiak era koordinatuan kudeatzeko mugaz gaindiko H2O proeiktuaren barne dira lanok, eta EGEF funtsak diruz laguntzen ditu, Espainiak Frantziak eta Andorrak lankidetza eragilea sustatzeko 2014-2020 POCTEFA programaren bitartez.

URAk orain lizitatu berri dituen lanok lau egitasmotan datza:

Alde batetik, Mendianborda zubia ordezkatuko da, ahalmen hidrauliko handiagoko zubi berri batengatik: berriak estribuen arteko tarte handiagoa izango du, aldameneko ertzetako ezponda naturalei etenik ez eragiteko (zubiaren ordezkatzea Natura 2000 Sarearen esparrutan sartuko da; hortaz, ahalik eta erasan gutxien sorrarazteko antolatuko dira lanok).

Bestetik, oinezkoentzako bi pasabide berriztatuko dira,  Irungo ikastolako eraikinak aldamenean den kirol-esparruarekin lotzeko: estribuen arteko tarte handitu, eta pasabideen taulak 100 urteko errepikatze-denborarako ur-goraldiaren ur-laminaren maila baino 35 cm altuago egongo dira.

Orobat, eskuinaldeko ibaiertzean 1,5 metro altuerako lur-muino bat eraikiko da ur-goraldiei aurre egiteko; hartara, ikastolako eraikinen zonaldea 100 urteko errepikatze-denborarako ur-goraldiekiko babestuko da.

Azkenik, 1200 mm-ko diametrodun hodi bat eraikiko da, Ikastolako sarreran dagoen bihurgunean, ibaiadartxo bat egoki bideratzeko.

Aurreikusitako lanokin, errepikatze-denbora ertaineko ur goraldien ur-lamina jaitsaraziko da, eta eskuinaldeko lur-muinoarekin, 100 urteko errepikatze-denborako ur-goraldiek ez dituzte ikastolako eraikinak ukituko; hezkuntza zentroaren hobebeharrez.

Mugaz gaindiko H2O Gurea proiektuan parte hartzen dute Gestión Ambiental de Navarra-GANASA S.A, Urdax, Gipuzkoako Foru Aldundia, Uraren Euskal Agentzia, Servicios de Txingudi S.A, eta Agglomération Sud Pays Basque. Kide laguntzaile gisa: Nafarroako Gobernua, Adour-Garonako Uraren Agentzia eta Atlantikoko Pirinioetako departamentua.

Pliken irekiera ekonomikoa - 005/2018 - KORTEZUBIKO HIRIGUNEAREN ETA GAUTEGIZ-ARTEAGAKO URDAIBAI BIRD CENTER EKIPAMENDUAREN ARTEAN OINEZKOENTZAKO BIDEA EGITEA

$
0
0

Pliken irekiera ekonomikoa - 005/2018 - KORTEZUBIKO HIRIGUNEAREN ETA GAUTEGIZ-ARTEAGAKO URDAIBAI BIRD CENTER EKIPAMENDUAREN ARTEAN OINEZKOENTZAKO BIDEA EGITEA

2.017an, ibai eta itsasora baimendutako isurketak murriztu dira lehenengoz, saneamendu-sistemetara bideratuz

$
0
0

2.017an, ibai eta itsasora baimendutako isurketa-kopurua murriztu da, lehenengoz, saneamendu-sistemetara bideratuz. Hain zuzen ere,  21 isurketa-baimen iraungi dira, isurketok saneamendu-sarera bideratutakoan.  “Nahi izango genukeena baino kopuru apalagoa bada ere, joera baten zorioneko inflexio-puntua da, eta datozen urteetan ere eutsi beharrekoa” adierazi du URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok.

Zoru urbanoan, hirigintza-araudiak zedarritzen du baimendutako isurketak saneamendu-sareetara bideratzearen beharra. Halaber, konexio horiek  hondakin-urak hobeto araztuko diren berme handiagoa ematen du (erakunde-kudeatzaileen esku baitago), ibaietara heltzen den kutsadura lausoa murrizten laguntzen du, eta isurketen jarraitzea, ikuskatzea eta kontrola errazten du.

“2017an lortutako 21 isurketa horien murrizteak jarraitu behar du, uraren erakunde kudeatzaile eta udalen konexio-lan horiek ugarituz. Horretarako, uraren erakunde-kudeatzaile eta udalekin hitzarmenak egitea sustatzen ari gara konexio berriak egikaritzeko. Era berean, isurketak saneamendu-sistemetara bideratzeko ikuskaritza eta kontrola indartzen ari gara” zehaztu du Martínez de Cabredok.

Egun, Bilbao Bizkaia Ur-Partzuergoa eta URA elkarlanean ari dira hondakin-urak saneamendu-sistemetara bideratzeko eraikitze-proiektuak zehazteko: lan horiek, baina, udalen parte-hartzea du beharrezko, berea baita saneamenduaren kudeaketaren eskumena.

Ibai, hezegune edota kostaldera isuritako kutsadura-karga ia osoa isurketa-baimen baten pean arautzen eta kontrolatzen da. Guztira, 2.384 isurketa-puntu; horietatik 1.303 zoru urbanoan. Hau da, egun, oraindik, baimendutako isurketa ugari dira zoru urbanoan, non araudiak argi zedarritzen duen:  saneamendu-sistemez hornitua behar dutela izan, eta isurketak bildu eta kolektorera bideratzeko lanak egin behar direla.

“Jakin badakigunez ibai eta kostara isuritako kutsadura-kargaren zatirik handiena aglomerazio urbanoetatik datorrela, funtsezkoa da saneamenduaren erakunde kudeatzaile trebatu eta profesionalak izatea EAEko Lurralde osoan. Beste onura askoren artean, saneamendura ahalik eta isurketa gehien bideratzeko; hortaz, ibai eta kostara isuritakoak murrizteko, eta hiri hondakin-urak ondo tratatzearen alde egiteko. Lan horietan guztietan, baina, udalak ere lagun behar ditugu, kudeatzen dituzten behe-saneamenduan ere jardun daitezen” adierazi du Martínez de Cabredok.

“Oinarrizko saneamendu-azpiegiturak  egiteke dituzten aglomerazio urbanoetan ere, erakunde-kudeatzaile, zein udalek bere egin behar duten lan mardula” deritzo URAko zuzendari nagusiak.

Parez pare, “URAk konpromiso irmoa hartu du ibai eta kostara heltzen diren isurketen kontrola are gehiago zorrozteko: zoru urbanoetatik ibai, kosta edota hezeguneetara isurketa berririk ez baimenduz, eta baimenen baldintzak ez betetzeagatik edota baimenik gabeko isurketen kontrola zorroztuz.”

Baimendutako isurketen kontrola

Baimendutako isurketen kontrol eta ikuskaritza lanen barruan, URAk 36 zehapen-txosten abiarazi ditu 2.018ko lehen seihilabetean isurketa desegokiak egiteagatik, zein errekerimenduak aintzat ez hartzeagatik.

Halaber, 2.014ean 2.441isurketa-ikuskapen (isurketa-baimenen baldintzak betetzen diren ala ez ikusteko) egin ziren; 2017an, aldiz, 4.163. Bestetik, 2.017an, isurketa-titularrek egindako 14.451 laginketa-kontrolen jarraipena egin da.

Baimenik gabeko isurketa-gorabeherak

2.018ko lehen seihilabetean, 178 isurketa-gorabeheraren berri jaso da: horietako 77 nabarmentzat jo dira, erasan maila altu edota ertainekoak izateagatik.  Iazko abisu datuekin alderatuta, pixkat beheraxeago (% 20a azpititik), eta nabarmentzat jotako jasotako abisuak iazkoen antzerako ehunekoetan.

Lehen seihilabetekoan, abisuen % 43an laginak hartu dira; nabarmentzat jotakoetan, %66an.

Isurketa-gorabeheragatik  jasotako abisuen artean, kasuen % 55ean erantzulea zehaztu da: eta erasan nabarmeneko (erasan-maila handi edo ertainekoak) abisuetan, % 65etan atzeman da arduraduna nor izan den.

Zentzu horretan gogoraraztekoa da arrain-hilketa izan duten kasuak iaz emandakoekin alderatuta, erdia baino gutxiago izan direla. Baina, datua ez da esanguratsua: agorraldia hautsi eta geroko datuak bildu eta aztertu artean, bederen.

Halaber, 18 zehapen-txosten abiararazi dira 2..018ko lehen seihilabetean isurketa-gorabeheraren batengatik jasotako abisuetatik abiatuta: iazkoak beste.

Gogoraraztekoa da ibai eta kostara ematen diren baimenik gabeko isurketa-gorabeherek kutsadura kargaren zati txiki baten iturria direla; eta horien errepikapena eta erasanak gutxitzeko bide aproposena dela isurketa puntuak saneamendu-sistemen kolektoreetara bideratzen jarraitzea, eta horien guztien kontrol zorrotza egitea.

Hitzarmen bana onartu da Bilbon gazteentzako 66 apartamentu eta zortzi etxebizitza sozial eraikitzeko (Gobernu Bilera 2018-10-02)

$
0
0

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolari Bilboko Udalarekin alokairuko etxebizitza publikoen bi sustapen eraikitzera bideratutako hitzarmen bana izenpetzeko.

Lehen sustapenean, gazteentzako 66 apartamentu eraikiko dira Zorrozaurreko eremuan, zuzkidura-bizitokien formulapean. 35 urtetik beherako pertsonei zuzenduta daude, eta, ahal bada, Bilbon erroldatuta daudenei.

Zuzkidura-bizitokiak aldi baterako etxebizitza-soluzio gisa pentsatuta daude, bertan bizi direnak bost urte egon baitaitezke gehienez. Ezaugarri horiek aproposak dira gazteen etxebizitza-premiei lehentasunez erantzuteko.

Bigarren sustapenean, berriz, alokairu sozialeko 8 etxebizitza eraikiko dira Deustuko eremuan. Etxebizitza horiek ere 35 urtetik beherako pertsonei zuzenduta daude.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak bi sustapen horiei lotutako eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egingo ditu 4 urteko epean, Udalak eskritura publikoan lurzatien doako lagapena formalizatzen duenetik aurrera zenbatzen hasita.

Pliken irekiera ekonomikoa - URA/014A/2018 - Lanen zuzendaritza eta laguntza teknikoa:Zarautz udalerria Olaa eta Iñurriza errekastoen uholdeetatik babesteko eta ingurumena berreskuratzeko proiektua

$
0
0

Pliken irekiera ekonomikoa - URA/014A/2018 - Lanen zuzendaritza eta laguntza teknikoa:Zarautz udalerria Olaa eta Iñurriza errekantoen uholdeetatik babesteko eta ingurumena berreskuratzeko proiektua


Euskadiko etxebizitzen parke osoaren % 2 jenderik gabeko etxebizitzak dira, 20.840 guztira

$
0
0
  • “Euskadiko etxebizitzaren erabilerari buruzko 2017ko txostena” 2015eko Legea onetsi ondoren egin den lehena da; lehenengoz zehazten du Euskadiko jenderik gabeko etxebizitzaren kontzeptua “bi urtetik gora etengabe okupatu gabe" dagoen etxebizitza gisa
  • Inkestak dakar, gainera, jenderik gabeko etxebizitza dinamizatzeko programetarako mobiliza daitezkeen beste 13.626 etxebizitza daudela
  • Arriola sailburuak azterlanaren balioa nabarmendu du; “izan ere, bereziki erabilgarria den informazio maila xehatua ematen du, etxebizitza merkatuan esku hartzeko eta politika publikoak diseinatzeko”
  • Intzidentzia-tasa murriztu egiten da, nabarmen, udal-dimentsioa areagotzen den neurrian, eta Bilbo eta Donostia dira ehunekotan jenderik gabeko etxebizitza gutxien duten hiriburuak

Euskadik jenderik gabeko 20.840 etxebizitza ditu, 2015ean onetsitako Etxebizitza Legeak horien inguruan egiten duten definizioaren arabera. Kopuru hori “Euskadiko etxebizitzaren erabilerari buruzko 2017ko txosten”ean ageri da, eta Euskadiko etxebizitzen parke osoaren % 2 da.

Azterlana Euskal Etxebizitzako Behatokiak (EEB) egin du, eta, gainera, urtean gutxienez sei hilez 13.626 etxebizitza hutsik daudela eta aurreko 20.840 etxebizitza horiekin batera guztira 34.466 direla ohartarazten du, zeinak jenderik gabeko etxebizitza dinamizatzeko programetarako mobilizatu ahalko bailirateke. Horrek esan nahi du kudea daitekeen etxebizitzaren intzidentzia-tasa Euskadiko etxebizitza-parkearen % 3,3 dela.

Txosten hori 2015eko Legea onetsi ondoren eginiko lehena da; lehenengoz zehazten du Euskadiko jenderik gabeko etxebizitzaren kontzeptua “bi urtetik gora etengabe hutsik" dagoen etxebizitza gisa, “hura ez erabiltzeko motiboa egon ezean, lege honetan eta hura garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan”. Hori horrela, legeak berak lana, osasuna, mendekotasuna edo gizarte-larrialdia dela eta arrazoitutako salbuespen batzuk ezartzen ditu. Halaber, bigarren bizitetxeak eta merkatuko prezioetan saltzeko edo alokatzeko eskaintzan dituzten titularrenak ere salbuesten ditu.

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak zera adierazi du: “azterlan-mota horiek oso baliagarriak dira; izan ere, etxebizitza hutsa mobilizatzeko programen oinarri diren etxebizitza-kopurua identifikatzeko aukera ematen dute, baina baita funtsezko zenbait alderdi ezagutzeko ere, besteak beste, horien kontserbazio-egoera eta bertan bizitzeko aurretik egin beharreko konponketa- edo birgaitze-lanak, bai eta kokapena ere, alegia, eskari handiko edo gutxiko edo batere eskaririk ez duten lekuetan dauden”.

Hori horrela, txostenak jenderik gabeko etxebizitzaren intzidentzia udal-dimentsioa areagotu ahala nabarmen murrizten dela dakar, eta biztanle gehien duten hiriak direla etxebizitza hutsen ehuneko txikiena dutenak.

Kudea daitezkeen etxebizitzak

Lehen esan dudan bezala, txostenak dakar kudea daitezkeen 34.466 etxebizitza huts daudela. Bizkaian etxebizitza horietako 16.456 daude, Euskadin antzeman diren guztien % 47,7, eta Gipuzkoan hirutik bat dago, alegia, 11.610 etxebizitza guztira (% 33,7). Bestalde, Araban kudea daitezkeen jenderik gabeko 6.400 etxebizitza daude, Euskadiko guztizkoaren % 18,6. Lurraldearen araberako intzidentzia dela eta, Araba dago lehendabizi (etxebizitza-parkearen % 3,9), gero Gipuzkoa (% 3,4) eta, ondoren, Bizkaia (% 3).

Kudea daitezkeen jenderik gabeko etxebizitza gehienak dimentsio gutxiagoko udalerrietan daude. 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan % 7,5 daude, eta 2.500 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrietan % 4,5-% 4,6, eta nabarmen baxuago 40.000 eta 100.000 biztanle bitarteko udalerrietan (% 2,6). Euskal hiriburuetan, % 1,8.

Donostiak eta Bilbok are intzidentzia-tasa baxuagoa dute, % 1,4koa (1.231 etxebizitza) eta % 1,6koa (2.538 etxebizitza), hurrenez hurren, Euskadiko batez bestekoaren erdia baino gutxiago. Ordea, Arabako hiriburuan kudea daitekeen jenderik gabeko etxebizitzaren tasa % 2,3koa da (2.725 etxebizitza), gainerako euskal hiriburuetan baino nabarmen altuagoa, baina Euskadiko batez bestekoa baino nabarmen baxuagoa.

Jenderik gabeko etxebizitza kudeagarri gisa tipifikatzeak ez du esan nahi berehala jar daitekeenik alokatzeko edo saltzeko merkatuan, erreformarik edo konponketarik egin gabe.

Etxebizitza horiek okupatzeko baldintzen analisiak, jabeek berek eginiko balioespenaren arabera, % 37,7 berehala okupatu daitekeela dakar, % 26,6k lan arinak edo moderatuak behar dituela eta % 16,8k erreforma handia behar duela. Beraz, txostenak dakarrenaren arabera, etxebizitza horien herena baino pixka bat gehiago baino ez litzateke egongo berehala okupatzeko behar bezalako bizigarritasun-baldintzetan.

Kudea daitezkeen jenderik gabeko etxebizitza gehienek egungo etxebizitzaren beharretarako eta eskarirako (pertsona bakarra, guraso bakarreko familiak, aitak/amak seme edo alaba bakarrarekin) egokia den azalera dute, ez baitute dimentsio handirik behar.

Jenderik gabeko hamar etxebizitza kudeagarritik bederatzik, gutxienez, 100 metro koadro erabilgarri baino gutxiago dute; 75 eta 99 metro koadroko etxebizitzen pisu erlatiboa % 44,7 da eta 51 eta 74 metro koadro bitarteko etxebizitzena, % 38,1ekoa. Bestalde, 50 metrotik beherako apartamentuak kudea daitezkeen jenderik gabeko etxebizitza guztien % 5,6 baino ez dira.

Era berean, kudea daitezkeen etxebizitza huts gehienek berogailua dute (zentrala edo indibiduala, gailu mugigarrien bidez) eta, gainera, kudea daitezkeen hiru etxebizitzetatik batek trastelekua du (% 31,2) eta kudea daitezkeen etxebizitzen % 16,9k garajea du.

Bestalde, txostenak hutsik dauden baina kudeatu ezin diren eta etxebizitza hutsa dinamizatzeko programetan sartu ezin diren etxebizitzak ere kuantifikatzen ditu; horiek ezin dira kudeatu edo ezin dira programa horietan sartu, dagoeneko salerosketako edo alokairuko merkatuan eskaintzen direlako, edo jabeen osasun-arazoak edo laneko motiboak direla eta derrigorrean behin-behinean okupatu gabe utzi behar izan direlako. Etxebizitza horiek, aurreko 34.466 etxebizitzekin batera (urtean gutxienez 6 hilabete okupatu gabe dauden eta kudea daitezkeen etxebizitzak), 69.231 etxebizitza huts dira, guztira, Euskadin.

Pliken irekiera teknikoa - URA/013A/2018 - Eaeko uholde-arriskugarritasunaren kartografia zabaltzea. 2018-2020 kanpainak

$
0
0

Pliken irekiera teknikoa - URA/013A/2018 - Eaeko uholde-arriskugarritasunaren kartografia zabaltzea. 2018-2020 kanpainak

Araba Erdialdeko LPP aldatu da Jundiz-Billodako merkantzia-terminal Intermodala barnean hartzeko (Gobernu Bilera 2018-10-09)

$
0
0

Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Araba Erdialdeko Lurralde Planaren (LPP) aldaketa onartzen duen Dekretua, proiektatutako Jundiz-Billodako Transferentzia Terminal Intermodalaren kokapena eremu horretan jasotzeko helburuz. Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailak sustatuta indarrean den LPPren aldaketa puntual bat da.

Azpiegitura horren kokapena espresuki Iruña Okako eta Gasteizko udalerrietako lursailetan barnean hartzea da bere helburua. Gaur egun, bi udalerrietako hirigintza-plangintzan lurzoru urbanizaezin gisa dago eremu hori sailkatuta, “Nekazaritza/Abeltzaintza” eta “Andazabala” kategorian.

Ilargierdi-formako espazio hori hautatu izanaren arrazoia izan da mugakide delako Jundizeko oraingo poligono industrialarekin, eta Gasteiz/Burgos AHTren etorkizuneko trazatuaren eta Madril-Irun ADIFen trenbide-linearen oraingo trazatuaren artean dago kokatuta. Horregatik, egokiena da trenbide-errepide planta intermodal logistiko bat kokatzeko.

Aldaketa horrek 45 hektarea inguruko azalera bati eragiten dio eta “lurralde-eraldaketaren lurzoru” gisa sailkatzen du eremua. Lurzoruaren artifizializazio hori neurri osagarriekin konpentsatuko da LPPren eremuko 70 hektarea inguruko azalera baten gainean.

Aldaketan, proiektuak ingurumenarekin eta gizartearekin duen bateragarritasuna ere kontuan hartu da. Kokatuko den eremua ez dago sartuta inongo natura-gune babestutan eta ez diote eragiten Ibaien eta Erreken Antolaketako LPPk ezarritako gutxieneko erretiroek.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordea (2018/10/10)

$
0
0

Gai-zerrenda:

- 1. Akta

2018ko ekainaren 1ean, 6an eta 13an egindako bilkuren aktak irakurri eta, hala badagokio, onestea.

- 2. Batzordeak eskatutako agerraldia

Jakitera emateko URAk aurreikusten dituen neurriak uholdeak eragozteko Zadorra ibaiaren arroaren erregulatu gabeko % 56an.(11\10\06\03\00430)

Egilea: López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)

Nori zuzendua: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordea

- 3. Batzordeak eskatutako agerraldia

Azalpenak emateko Gasteizko lur azpiko ura nitratoekin kutsatzeko arriskuan dagoen zonaldeari buruzko 2017ko txostenari buruz. (11\10\06\03\00432)

Egilea: López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)

- 4. Batzordeak eskatutako agerraldia

Informazioa emateko Aguraingo Egileor errekan izandako kutsadurari buruz. (11\10\06\03\00463)

Egilea: López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)

Nori zuzendua: Uraren Euskal Agentzia, zuzendari nagusia

- 5. Beste batzuk

Eskariak eta galderak

Sukarrietako ponpatze-estazioak azaroan helaraziko ditu Busturia, Sukarrieta eta Portuondoko hondakin-urak Lamiarango araztegira

$
0
0
  • Lanok burutu dira; orain, probak egiten ari dira,  behin betiko abiarazteko
  • Gernika-Busturia eta Muxika-Gernika tarteetako kolektoreak burututakoan, 33.000 biztanle baliokideren hondakin-urak Mundakako itsasadarretik aterako dira

Arriola sailburuak gaur goizean bisitatu ditu Sukarrietan bukatu berri diren Mundakako itsasadarreko ezkerraldeko hondakin-uren ponpatze-estazioaren lanak; eta azaroan hasiko dena. URA-Uraren Euskal Agentziak egindako azpiegituratzar horrek 12,4 milioi euroko aurrekontua izan du. Sukarrietako Marismarako bideko parkepean kokatuta, itsasadarreko ezkerraldeko hondakin-uren hein handi bat (Busturia, Sukarrieta eta Portuondoko kanpinekoak) Lamiarango (Bermeon) araztegira ponpatzea  ahalbidetuko du, eta, hortaz, uren egoera nabarmen hobetuko du.

Lanok ageriko zailtasun teknikoak izan ditu: leku gutxi izanda, parkepean eraiki behar izan da, Mundakako itsasadar-ertzetik gertu, eta uraren mailaren azpitik. Ponpatze-estazioa eraikitzeko, aurrena,  40 x 40 metroko zuloa egin da lurpean: lehena, 800 eta 1300 mm arteko diametroko eta 10,15 metrotik 27,5 metrorainoko 300 habe baino gehiagoz osatu da estazioaren perimetroa. Horiekin guztiekin, 5,1 metro altuerako konpartimentu iragazgaitza eraiki da lurpean. Gero, ponpatze-estazioa estaltzeko hormigoizko arlauza eraiki da, eta horren gainean, Marisma parkea berreskuratu da aisialdirako. Lanok 5.000 metro kubiko porlan, eta 1.000 tona altzairu behar izan dute.

Sukarrieta eta Lamiarango Hondakin Uren Araztegiaren (HUAren) arteko tarteko lanak dira Urdaibaiko saneamenduaren fase garrantzitsuenetakoa.

Dena dela, bere ekarpena haratagokoa da: 2.020an, URAk egun Gernika eta Busturia artean eraikitzen duen kolektorea bukatutakoan, Gernikako (25.000 biztanle baliokide) eta eskumaldeko zonalde bateko hondakin-urak Lamiarainera bideratzea ahalbidetuko baitu. 15 milioi euroko inbertsioarekin, abian diren lan horiek ezinbestekoak dira Gernikako ponpatze estaziotik (egungo araztegiaren parean) eta Busturiako ponpatze estazioa lotzeko.

Ondoren, Muxika-Gernika kolektore-tartea eraikitakoan, Muxika eta Ajangizeko hondakin-urak (8.000 biztanle baliokideenak) bultzatuko ditu, beste 10 milioi euroko inbertsioaren truke.

Orobat, irekitako zangak baliatuz, 6,5 km luzerako edateko ura hornitzeko Busturia eta Gernika arteko hodia (padura zonalde bat zeharkatzen duen eta egoera txarrean dagoen hodia ordezkatzeko) eraikitzen  ari da. Lanok Gernika-Busturia kolektorearen proiektuaren barruan dira: orotara inbertituko diren 15 milioietatik, 2 milioi inguruko inbertsioa.

Urdaibaiko saneamendu sistema osatzeko, zatika egin beharreko ekintzak

Sukarrietako ponpatze-estazioa, Busturiako ponpatze-estazioa, Gernikako egungo  HUAren parean hondakin urak ponpatze-estazioa, eta Gernika-Busturia eta Muxika-Gernika kolektore tarteek Gernika-Busturiako aglomerazioaren saneamendu-azpiegituraren oinarri dira. Uren Partzuergoak sistema hori guztia kudeatu beharko du egun itsasadarrera isurtzen diren hondakin urak bertan isurtzen jarraitzea saihesteko; baita saneamendu-azpiegituraren eguneratzea eta egokitzea, eskualdeko beharrizenetara.

Busturialdeko Uren Partzuergoa eta URA- Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena

Lan horiek guztiak URA-Eusko Jaurlaritza eta Busturialdeako Partzuergoak sinatutako lankidetzarako hitzarmen baten barne dira, eskualdeko saneamendu-sarea eraiki eta hondakin-urak Lamiarango HUAra bideratzeko lanak egitea xede duena.

Hitzarmen horrekin URAk bost urteren buruan 49 milioi euro inbestitzeko konpromisoa hartu zuen, eta  2.003tik Urdaibain Eusko Jaurlaritzak jada inbestitutako beste 35 milioi eurori gehitzen zaizkio. Busturialdeko Partzuergoak, bere aldetik, Busturialdeako saneamendu- eta araztegi-azpiegituren jasangarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko konpromisoa hartu du, etorkizunean beste administrazioen laguntza-eskean joan beharra saihesteko.

EAE osoan hornidura eta saneamenduaren Kudeaketa eraginkorra zabaltzearen beharraz

Arriola sailburuak eta URAko zuzendari nagusiak Sukarrietan egindako bisita baliatu dute berriro irmo haizararazteko ezinbestekoa dela erkidegoko lurralde osoan  ur-horniduraren eta saneamenduaren jasangarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko Kudeaketa orokortzea.

Jakinda ibai eta itsasadarretan ematen den erasan handiena uraren ziklo urbanoak (udal eskumena) sortzen duela, zerbitzu horrek Euskadi osoan profesionala behar du: bai egungo erabilerak asetzeko azpiegiturak mantentzeko, bai lurraldeko balizko erabilera berriei egokitzeko, bai etorkizunean berriztatzeko azpiegiturak amortizatzeko, bai emakidetan jasotako emariak aintzat hartzeko, bai baimenetan jasotako isurketa-mugak aintzat hartzeko; baita tarifen bidez bildutako dirua egun eta biharko zerbitzu-jasangarritasuna bermatzeko ere.

Viewing all 722 articles
Browse latest View live