Quantcast
Channel: Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza - Berriak
Viewing all 722 articles
Browse latest View live

Turkiako ordezkaritza batek URA bisitatu du uraren kudeaketaren inguruan eskarmentuak eta ezagutzak partekatzeko

$
0
0

URAk, gaur goizean, Turkiako ordezkaritza baten bisita izan du bere egoitza nagusian uraren kudeaketaren arloan lan egiten duten hainbat erakundeetako 19 eragilek osatua. Partehartzaileek Uraren Euskal Agentziak uraren kudeaketan duen ezagutza eta eskarmentua bertatik bertara ezagutu ahal izan dute.

Jardunaldi honetan bi aldeek dituzten zalantzak, erronkak eta aukerak partekatu ahal izan dituzte haien lurraldeetan egiten duten eguneroko lana aberaste aldera. Jorratutako gaien artean egon dira 

  • Hidrologia-plangintza
  • Euskadiko ur masen egoeraren jarraipenerako sareak
  • Jabari publiko hidraulikoa kudeatzeko erronkak eta arazoak
  • Uholde arriskuaren kudeaketaren plangintza eta arrisku horiei aurre hartzeko ekintza zehatzak 

Ordezkaritza horrek URAra egin duen bisita TRAGSA enpresa publikoak antolatutako bidaiaren barruan kokatzen da, non estatuko beste administrazio eta erakunde ezagutuko dituzten, horien artea Bilbao-Bizkaia Ur-Partzuergoa.


Euskadik konpromisoa hartu du berotegi-efektuko gasen emisioa %30 jaisteko 2020rako

$
0
0

 

  • Hala jakinarazi dio Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Miguel Arias Cañete Europar Batasuneko Energia eta Klima Aldaketa komisarioari; Bruselan batu dira, gaur arratsaldean, klima-aldaketaren efektuei aurre egiteko jarduketak koordinatzeko eta politikak bateratzeko.

 

  • Sailburuak, bihar, Ekintza Eraldatzailearen Sariaren lehen edizioaren sari-banaketan parte hartuko du; saria “Euskal Adierazpen”ean oinarritzen da, herri eta hiriak eraldatzeko eta garapen jasangarrian aurrera egiteko adierazpenean. 

 

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, gaur arratsaldean, Miguel Arias Cañete Europar Batasuneko Energia eta Klima Aldaketa komisarioarekin batu da, Bruselan. Bertan, Arriola sailburuak aurrez aurre ezagutu ditu Europar Batasunak klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko dituen ildo estrategikoen berri, eta Euskadi arlo horretan egiten ari den lanaren berri eman du.

“Euskadin -esan du Arriolak-, oso argi dugu erronka nagusietako bat klima-aldaketaren aurkako borroka dela, eta gure jarduketek Parisko Akordioan ezarritako helburuekin eta, modu zabalagoan, Garapen Jasangarriko Helburuekin bat etorri behar dutela, eta hala da.Hori dela eta, jarduketak koordinatu behar dira, komunikazio-kanalak ezarri eta elkarrekin kima-aldaketaren efektuei aurre egiteko politikak bateratu”.

Euskadiren jardun-ildo nagusietako bat gai honetan da karbono gutxiko ekonomia lortzea eta berotegi-efektuko gasen emisioa murriztea. Hori horrela, Arriolak hauxe esan du: “Europar Batasunak helburu gisa 2020rako 1990aren aldean emisioak % 20 murriztea jarri badu ere, Euskadin dagoeneko lortu dugu % 24 murriztea, 2005aren aldean, eta 2020rako % 30era heltzea aurreikusten dugu”.

Epe luzeagora, klima-aldaketaren euskal estrategiak (Klima 2050) 2050erako emisioak % 80 murriztea aurreikusten du, eta energia berriztagarrien proportzioa gutxienez % 40 haztea.

Arriola sailburuak nabarmendu duen beste gai bat izan da ekonomia zirkularraren garapena; izan ere, hondakinak murriztea eta horiek merkatuan lehengai gisa berriro sartzea tresna nagusietakoa da klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta hondakinen erabileraren ingurumen-eraginak mugatzeko.

“Euskadik -esan du sailburuak- eredu horren aldeko apustu irmoa egin du.Enpresen eskutik eta herritarren kontzientzia handiaren bidez, gure erkidegoa nabarmena da birziklapen-zifra altuengatik, hondakinak gaika biltzeko gaitasunagatik, enpresetan ekodiseinua sartzeagatik, teknologia garbiak erabiltzeagatik, ekoberrikuntzaren aldeko apustuagatik etab.Eta apustu hori sendotu nahi dugu”.

Zenbakiek eredu-aldaketa hori islatzen dute; izan ere, ingurumen-sektoreak 3.600 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean Euskadin. Gainera, ekoindustrien jarduera gure BPGd-aren % 5,3 da, eta ingurumen-ziurtagiriak dituzten 1.200 enpresa baino gehiago ditugu. Espainian ekoiseinuan ziurtatutako enpresen % 50 inguru euskaldunak dira. 

Arriolak baieztatu du, halaber, klima-aldaketaren aurkako borrokak, ingurumen-arloan ez ezik, administrazioen, enpresen eta herritarren jarduketan ere baduela eragina. Eta adibide gisa Eusko Jaurlaritzan lurralde-antolamenduaren edo etxebizitzaren arloan egiten ari den lana jarri du; horietan, jasangarritasunaren ikuspegia txertatu da; horretarako, ahaleginak bideratu dira lurralde gehiago kontsumitzea eragoztera, eta lurzoru berriak urbanizatzea saihesten da edo arlo suntsituak birgaitzeko eta horietako hiri-biziberritzerako planetan efizientzia energetikoaren irizpideak sustatzen dira.

Iñaki Arriola sailburuak Bruselara eginiko bisitan Elena Moreno Ingurumeneko sailburuordearekin eta Ihobe - Ingurumeneko Sozietate Publikoko Jesús Losada zuzendariarekin izan da. Gaur goizean, Ekintza Eraldatzailearen Sariaren banaketa-ekitaldian izango dira eta Miriam Dalirekin topaketan izango dute, Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordeko koordinatzailearekin. Marta Marin Euskadiren EBeko ordezakariak topaketa hauek koordinatu ditu.

Ekintza Eraldatzailea saria ICLEIk (Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sarea), Aalborg herriak (Danimarka) eta Eusko Jaurlaritzak berak antolatzen dute, eta “Euskal Adierazpen”ean oinarritzen da, eta herri eta hiriak eraldatzea eta garapen jasangarrirantz egitea ditu helburu. Nabarmentzekoa da Euskadik lehen edizio honetan izan duen protagonismoa; izan ere, aurkeztutako 35 proposamenetatik, 13 Euskadirenak dira, horietako bat Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Jasangarritasunaren Eskualdeko Bulegoa, eta lau finalisten barruan dago. 

Bestalde, Miriam Dalli Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordeko koordinatzailearekin izango duen topaketan, Arriolak Ingurumen Saila legegintzaldi honetan Natura Ondarearen Legea eta Ingurumen eta Klima Aldaketaren Legea onesteko egiten ari den lanaren berri emango du; lege horien bidez, Euskadiko ingurumen-araudiaren esparrua eguneratu eta Euskadik klima-aldaketarekin dituen konpromisoak arautu nahi dira. Konpromiso horiek handinahiak eta zeharkakoak dira, eta sektore-mota guztietan dute eragina: etxebizitza, garraioak, mugikortasuna, nekazaritza, industria, energia eta abar, lurralde deskarbonizatua eta emisiorik gabea lortzeko.

 

Euskadiren garapen-eredu berriari helduko dio datorren astean Euskal Hiria Kongresuak

$
0
0
  • Azaroaren 27an eta 28an, laster onetsiko diren Lurralde Antolamenduren Gidalerroen (LAG) lerro nagusiak aurkeztuko dira Gasteizko Europa jauregian.
  • Hainbat adituk, besteren artean, Teresa Riberak (klima-aldaketa), Fernando Pratsek (bioeskualdea), Albert Cuchík (ura eta lurraldea) eta Mª Rosario del Cazek (‘azpiegitura berdeak’) azken joeren eta praktika gomendagarrienen berri emango diete kongresuan bilduko diren 300dik gora laguni.

 

Zer hiri nahi ditugu? Mugitzen al gara klima-aldaketagatik? Zer onura ekartzen dizkigu naturak? Horiek dira, Iñaki Arriolak zuzenduta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak herritarrei oro har eta hiri-plangintzako espezialistei zuzendu dizkien galderetako batzuk. Azaroaren 27an eta 28an, Euskal Hiria Kongresuak sakondu egingo du galdera horietan baita datozen hamarkadetarako Euskadik ezarri nahi duen garapen-ereduarekin zerikusia duten gai guztietan ere.

Kongresuak hamaseigarren edizioa beteko du aurten eta Gasteizko Europa jauregian egingo da. Bertan 300 bat pertsona bilduko direla aurreikusi da. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) hasierako onespenari ekingo dionean izango da aurtengo kongresua, kontuan hartuta Euskadin dagoen dokumentu garrantzitsuena dela lurraldeak izango duen garapenaren ereduak finkatzeko.

Azkeneko LAGak 1997an onetsi ziren, eta haietatik eratorriak dira beste lurralde-plan batzuk, partzialak (LPP) eta sektorialak (LPS), Euskadiko udalerri bakoitzak dituen plan orokorrak (HAPO) ahaztu gabe. Hasierako onespen-tramitearen ondoren, jendaurrean azaldu eta ekarpenak egingo dira, behin-betiko onetsi aurretik. 

Euskal Hiria Kongresuan zehar, Iñaki Arriola sailburuak eta bere saileko beste arduradun batzuek laster onetsiko den dokumentu berriaren lerro nagusiak aurreratuko dituzte. Gainera, lurralde-plangintzaren arloko joera berritzaileenetako batzuk eta praktika egokienak ezagutzeko balio izango du.

 

Hiriak eta energia: Eraldatu edo etsi?

Kongresuaren programak (hemen kontsultatu daiteke) adituen hogei bat esku-hartze jasotzen ditu. Behin Iñaki Arriola sailburuak inauguratu ondoren, astelehenean ‘Hiria eta paisaia’ izango dute hizpide bi aditu frantsesek, Christophe Hutin arkitektoak eta Yves Luginbühl agronomia-ingeniari eta geografoak, Lurralde Plangintzako sailburuorde Arantza Leturiondok moderatuta.

Gehien esperotako ponentzietako bat Teresa Riberak emango duena izango da. Klima-aldaketan aditua da bera, eta Garapen Iraunkorrerako eta Nazioarteko Harremanetarako Parisko Erakundeko oraingo zuzendaria. Bere hitzaldian galdera bat botako du: “Hiriak eta energia: Eraldatu edo etsi?

Ondoan ditugun lurraldeetako esperientziak ere ezagutzeko aukera izango da bertan, esate baterako Akitanian (Marc Trinqué) edo Kantabrian (José Manuel Lombera). Eta astelehen arratsaldean Fernando Pratsen esku hartzea izango da. ‘Bioeskualdea’ kontzeptua garatu du berak, zeinak defendatzen duen lurralde bakoitza ahalik eta autosufizienteena izatea, bertako baliabideak erabiliz eta bertako ingurunea errespetatuz. Hala, printzipio horiek izan dira Euskadiko LAGen berrikuspena egiteko inspirazio-iturriak.

Euskal Hiria Kongresuko beste kontzeptu nagusietako bat hauxe izango da, ‘lurralde bizia’, Juan Requejok azalduko duena. Asteleheneko saioa Itziar Urrutiak (Sener) eta Juan Carlos Escuderok (Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia) itxiko dute.

 

LAGen lerro nagusiak

Astearteko jardunaldiari hiri-habitataren inguruko eztabaida batekin emango zaio hasiera. Bertan izango dira parte hartzen Antonio Aguilar (Sustapen Ministerioa), María Rosario del Caz, ‘azpiegitura berdeetan’ aditua (hirikoa eta landakoa eta natura lotzea), eta Santiago Peñalba eta Mikel Iriondo, merkataritza-jardueretako euskal planaren berrikuspenaren erredaktoreak, merkataritzako ekipamenduen atalean.

Laster onetsiko den LAG berrien dokumentuak jasotako lerro nagusiak azaltzeko balio izango duen hitzaldia izango da asteartean Euskal Hirian gehien esperotako ekitaldietako bat. Bertan, Euskadik apustu egin duen eredu berria emango dute ezagutzera Eusko Jaurlaritzako arduradunek, datozen urteetan lurralde-plangintza osoan, sektorialean eta hirigintzakoan, eragina izango duena.

Asteartean, 13:30ean, Iñaki Arriola sailburuak kongresuari amaiera eman aurretik, ponentzia bana emango dute Laura Martínek eta Albert Cuchík, energia berriztagarriei eta ‘Ura eta lurraldea’ arteko harreman estuari buruz, hurrenez hurren.

 

Arriolak udalerriek klima-aldaketaren kontrako borrokan egiten duten «funtsezko lana» goraipatu du Bruselan

$
0
0

 

  • Ingurumen sailburuak Eskualdeetako Lantaldean egin den Ekintza Eraldatzailearen Europako Sariaren banaketan esku hartu du
  • Turkiako Nilüfer hiria gailendu zaie gainerako hiru finalistei. Horien artean zen Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa, eta aipamen berezia jaso du

 

Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak gaur Bruselan nabarmendu du «udal- eta eskualde-erakundeek klima-aldaketaren aurkako eta garapen jasangarriaren aldeko borrokan egiten duten funtsezko lana, herritarrengandik hurbilen daudenez. Haiek dira proiektuen eta ekintzen lehen mailako kudeaketaz arduratzen direnak. Horrenbestez, haien zeregina funtsezkoa da».

Arriolak Eskualdeetako Lantaldearen egoitzan izan den 2017ko Ekintza Eraldatzailearen Sarien banaketa-ekitaldian egin ditu adierazpenok. ICLEI (Jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen sarea), Eusko Jaurlaritza eta Aalborg hiria (Danimarka) dira sarion sustatzaileak, eta Euskadin 2016ko apirilean egin zen Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzian sortu zituzten.

Aurtengo irabazlea Turkiako Nilüfer hiria izan da, auzo-batzordeen bidez herritarren konpromisoa areagotzeagatik. Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Udaltalde 21 Jasangarritasun Bulegoa zen lau finalistetako bat, eta aipamen berezia jaso du, udalerri mugakideetan jasangarritasun-agenda bateratua abiarazteko lankidetza-esperientzia dela eta.

Horrenbestez, sailburuak, irabazleei zorionak eman ondoren, Nerbioi-Ibaizabalek egindako lana nabarmendu du. Haren ordezkari izan dira Miguel Ángel Herrero (Etxebarriko alkateordea) eta Víctor Aierdi (Jasangarritasun Bulegoaren koordinatzailea). Halaber, Euskadiren protagonismoa goraipatu du; izan ere, Ekintza Eraldatzailearen Sarirako 35 hautagaietatik 13 Euskadikoak ziren. «Euskal gizarteak garapen jasangarriaren alde duen inplikazioaren eta hartutako konpromisoaren lagin bat besterik ez da», gaineratu du Iñaki Arriolak.

Karl-Heintz Lambertz, Eskualdeetako Lantaldearen presidentearekin eta sari-banaketan parte hartu duten gainerakoekin solas egin ondoren, euskal ordezkaritza, tartean, Elena Moreno, Ingurumeneko sailburuordea, Jesús Losada, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendaria, eta Marta Marín, Euskadik EBn duen ordezkaria, Europako Parlamentura bertaratu da. Miriam Dalli, Euroganberako Ingurumen Batzordeko koordinatzailearekin bildu dira bertan.

Atzo Miguel Arias Cañete, Europako Batzordean Energia eta Klima Aldaketarako komisarioarekin izandako bileraren osagarri izan da gaurkoa. Bileran, Iñaki Arriolak Ingurumen Sailaren lanak ezagutarazi dizkio Miriam Dalliri; legegintzaldi honetan Natura Ondarearen Legea eta Ingurumen eta Klima-aldaketaren Legea onartzea du asmo, Euskadiko ingurumen-araubidea gaurkotzeko eta Euskadik klima-aldaketarekin lotuta dituen konpromisoak arautzeko. Asmo handiko konpromisoak dira, baiki, eta sektore guztiei eragiten diete: etxebizitza, garraioa, mugikortasuna, nekazaritza, industria, energia, etab. Karbonorik gabeko eta zero isuriko lurraldea izatea da helburua. Bestalde, sailburuak interesa agertu du Europako Parlamentuak arlo horretarako politikak garatzen egiten dituen lanen eta ekimenen gainean. 

Euskadik bere etxebizitza-politikaren ildo estrategikoak zehaztu ditu datozen hiru urteotarako

$
0
0
  • 200 profesional baino gehiago izan dira gaur Bilbon, 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendariaren aurkezpenean. Planaren ildo estrategikoak honako hauetan oinarritzen dira: alokairuaren, eraikinen birgaikuntzaren eta hiri-berroneratzearen aldeko apustua, etxebizitza politiken eta gainerako gizarte-politiken arteko lotura handiagoa, eta gazteak etxebizitza-politiken erdigune izateko beharra.
  • Arriola sailburuak esan du abian jarri behar direla formula berriak, herritarrei oro har etxebizitzara jotzeko moduari bide emateko, kontuan izanik gizarte- eta ekonomia-errealitate berria

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, gaur, Bilbon, 200 profesional baino gehiagoren aurrean, datozen hiru urteotarako duen etxebizitza-politikaren ildo estrategikoak aurkeztu ditu; horiek 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendariaren oinarri izango dira, kontuan hartuta horren helburua dela pertsona guztiek etxebizitza duinera jotzeko duten sarbide eraginkorrean eta jasangarrian aurrera egitea.

Etxebizitza sailburuak jardunaldiaren irekiera-ekitaldian hauxe esan du: “etxebizitza euskal herritarren laugarren kezka da, Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen azken soziometroaren arabera, eta horrek esan nahi du gure gobernu-ekintzaren funtsezko gaia izan behar duela.Herritarrei, oro har, eta talde eta kolektibo ahulenei, bereziki, etxebizitzara jotzeko moduari bide emateko formula berriak bilatzen eta abian jartzen jarraitu behar dugu, kontuan izanik gure politikek oinarri izan behar duten gizarte- eta ekonomia-errealitate berria”.

 

Topaketak Euskaditik kanpoko erakunde eta agente askoren interesa piztu du, besteak beste, Kantabriako Herri Lan eta Etxebizitza Sailarena, zeinak ordezkaritza izan baitu, José Mª Mazón buru dela. Halaber, Mayte Andreu Aragoiko Gobernuko Etxebizitza eta Birgaitzeko zuzendari nagusia, Jaume Fornt Kataluniako l’Habitatge Agentziako zuzendaria, Mª del Pino León Kanarietako Etxebizitza Institutuko zuzendaria, Fermín Bravo Asturiasko Etxebizitzako zuzendari nagusia edo Javier Etayo Nafarroako Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria izan dira.

 

Jardunaldian, aldi horretan eta 2018-20120 Plan Zuzendarian (gaur egun prestatzen ari da) jasotako etxebizitza-politiketarako ildo nagusi identifikatuak azalduko dira. Jardun-ardatzak are apustu irmoagoan oinarritzen dira: alokairuaren, eraikinen birgaikuntzaren eta hiri-berroneratzearen aldeko apustua; etxebizitza politiken eta Euskadi gizarte-babesean erreferente bilakatzen duten gainerako gizarte-politiken arteko lotura handiagoa; eta gazteak etxebizitza-politiken erdigune izateko beharra.

Azken alderdi hori dela eta, Iñaki Arriola sailburuak azaldu du helburua dela etxebizitza izateak “lagundu ahal izatea gure gazteei beren bizitza-ibilbideak eta beren lanbide-karrerak martxan jartzen, eta, beren talentuaren bidez lehen aipatutako gizarte-ongizatearen mailei eusteko beharrezko garapen ekonomikoari laguntza emateko aukera ematea”.

“Hori guztia –esan du– 2015eko Euskal Legean jasotako Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa eraginkortasunez abiarazteko testuinguruan, zeina Euskadin gizarte-eskubideetarako eta Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) sistematizaziorako funtsezko aurrerapena dela uste baitugu.Tresna hori funtsezkoa da eraikitako etxebizitzaren kontserbazioa eta egokitzapena hobetzeko, zeina bereziki birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko laguntzekin lotu nahi baitugu, laguntza horietan irisgarritasunaren hobekuntzak rol bereziki esanguratsua hartuko duela". 

Plan Zuzendaria, gaur egun, prozesu parte-hartzailean dago; bertan, dagoeneko, Euskadin etxebizitzarekin zerikusia duten 60 eragile baino gehiagoren eta gizarte-, politika- eta ekonomia-erakundeekin zerikusia duten 160 pertsona baino gehiagoren ekarpenak batu dira. Horiek guztiek beren inplikazio baliotsua eskaini dute, sei lan-talderen bidez, eta, horrela, politika partekatuak zehazteko lankidetza publiko eta pribatuaren garrantzia erakutsi da. Hirugarren gizarte-sektoreak partaidetza nabarmena izan du, eta testuinguru honetan gero eta rol esanguratsuagoa betetzeko ardura du.

Gaur bigarren fasea hasi da: Plan Zuzendarian sartuko diren ekintza, helburu eta neurri-adierazleen formulazio estrategikoa eta zehaztapena balioztatzea. Fase honetan, eragileek parte hartzen jarraitzeaz gainera, Etxebizitza plataformaren eta beste zenbait dinamikaren bidez (inkestak, foroak, proposamenen postontzia) bereziki emango da aukera euskal herritarrek parte hartzeko, izan ere, azken batean, beraiek dira Plan Zuzendari honetako ekintzen hartzaile. Herritarren parte-hartzea hilaren 27an hasiko da eta, behintzat, urte-amaiera arte iraungo du.

Helburua da behin betiko dokumentuak ekarpenik onenak eta ahalik eta adostasun gehien jasotzea. Dokumentu balioztatua eta osoa izan nahi da, alderdi guztietan, ekitaldia amaitu aurretik, gero Gobernu Kontseiluari jakinarazi eta Eusko Legebiltzarrari bidaltzeko, aztertu eta eztabaida politikoa egin dezan, 2018ko lehen hileetan. 

Une horretatik aurrera, 2018-2020rako etxebizitza-politikak eta urteko aurrekontu-zehaztapenek estrategian aurreikusitako ekintza eta helburuak garatuko dituzte, zehaztapen kuantitatibo eta kualitatiboarekin. 

Etxebizitza-politikaren eraginak urtero ebaluatuko dira, eta legegintzaldiaren amaieran Plan osoa balioetsiko da, bai eta gizarte-ongizateari eginiko ekarpen eraginkorra ere.

 

 

Gaur URAk Oiartzun ibaiaren ingurumen-leheneratze lanak hasi ditu Fanderia-Lartzabalen (Errenteria)

$
0
0

URAk  hasi berri ditu, gaur, Oiartzun ibaiaren ingurumen-leheneratze lanak. Lanon barruan erribera basoa berreskuratuko da (haltzadi atlantikoa, lizarrak, hurritzak…) eta Fanderiako meandroaren ezker ertza finkatuko da, 300 metroan zehar, hainbat bioingeniaritza teknika erabiliz, gaur egun ematen den narriadura gelditzeko helburuarekin. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Proiektu horrek onurak ekarriko ditu ES017-GIP-OIA-01 Uholde arrisku handiko eremu edo ARPSI-aren zati batean. Eremu hori uholde arriskuaren ebaluazioan zehaztu zen eta lanok, etorkizunean, eremuan uholde arriskua murrizteko egingo diren beste egiturazko jarduera batzuen osagarri izango dira.

Lanok Uraren Euskal Agentziak eta Errenteriako udalak 2017an sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan daude, ibilguetan eta Errenteriako lurraldea zeharkatzen duten ibai eta errekastoetako ertzetan elkarlanean aritzeko dena.

Akordio horren bitartez Udalak konpromisoa hartu zuen Errenteria igarotzen duten ibaien hiri-eremuetan pilatzen diren hondakin eta beste oztopo batzuk jasotzen jarraitzeko, azken urteetan egin duen moduan. URA, bere aldetik, udalerria zeharkatzen duten ibaien ibilgu eta ertzetan ingurumena leheneratzeko hainbat jarduera aurrera eramateko konpromisoa hartu zuen.

Hobekuntza lan horien barruan zuhaitzak berritzeaz gain beste ekintza batzuk daude: anfibioentzako hezegunea egin, espezie inbaditzaileak eta Fanderia auzoan bananondoak kendu. Izan ere, bananondo asko ibaiertzetan gerizpea lortzeko modu erraz bezala erabili dira; baina, berez, ez dira tokiko erribera landaredia, eta hartzen duten tamaina handia dela-eta jausi daitezke eta uren bidean oztopo bihurtu ur handiko gertakarietan.

Ekintza horiek azken urteetan “Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiaren Ekintza Planaren (Errenteria)” barruan egindakoen jarraipena dira: Fanderiako presa zaharraren arrapala, ur-beltzen saneamendua eta uren kalitatearen hobekuntza, erribera basoaren leheneratzea, izokin arruntaren itzulera…; hain zuzen ere, Errenteriako Udalak 2015ko abenduan abian jarri zuen plan hori Oiartzun ibaiaren habitata hobetzera bideratua

 

Euskadik garapen-eredua aldatuko du datozen 20 urteotarako, “lurralde bizia izateko, hiri-izaerakoaren eta naturalaren arteko banaketa gainditzeko”

$
0
0
  • Euskal Hiria Kongresuak, gaur eta bihar, Gasteizen, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroei (LAG) buruz hausnartuko du, horiek hasieran onetsi aurretik; laster izango da hasierako onespena.
  • Iñaki Arriola sailburuak azaldu du plangintza berriak lau erronka handiri erantzun behar diela:“aldaketa demografikoak, familia-eredu berriak eta etxebizitzarako dituzten beharrak, klima-aldaketaren aurreko erronkak eta jarduera ekonomikoko ereduen aldaketak”.

 

Euskadik, egunotan, datozen 20 urteotan zer izan nahi duen eta nola hazi eta garatuko den hausnartuko du. Dagoeneko badago laster hasieran onetsiko den dokumentua, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG); horiek dira Euskadin plangintza orok oinarri duen tresna nagusia. Euskal Hiria Kongresuaren bidez, bertan sakonduko da, eta egin nahi den bidearen berri emango da. Hasierako onespenaren ondoren, parte hartzeko beste prozesu bati ekingo zaio, behin betiko onetsi aurretik.

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak eredu berriaren printzipioak ezarri ditu, kongresuaren inaugurazioan, gaur goizean. Vitoria-Gasteizko Europa Jauregiko jardunaldietan 300 pertsona inguruk eman dute izena eta, horien guztien aurrean, nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak “pertsonen zerbitzura dagoen lurraldea” nahi duela, “lurralde bizia, etengabe bilakatzen eta garatzen ari dena, herritarren eta lurraldearen arteko bizikidetza naturala duena”.

Horrek funtsezko aldaketa dakar, duela 20 urte onetsitako gidalerroen aldean; izan ere, orain “hiri-izaerakoaren, landa-izaerakoaren eta naturala denaren arteko bereizketa tradizionala gainditzeko” apustua egiten da, bai eta “baliabideen, zuzentasunaren eta gizarte-kohesioaren autosufizientzia” bilatzeko ere.

Oinarri horietan ezartzen dira Euskadiren etorkizuneko planak, 20 urteren ondoren, erronka berriak dituztenak. Alde batetik, aldaketa demografikoak: herritarrak zahartzea aurreikusten da; horrela, 2026rako, mendekotasun-tasa hazi egingo da, % 67,70era arte. Gainera, familia-eredu berriek etxebizitza-behar asko dakartzate.

Azken urteotan, erronkak sortu dira klima-aldaketaren aurrean, arazo globala izanik ere, toki-mailatik heldu beharrekoa. Era berean, egitura-aldaketak daude jarduera ekonomikoaren ereduetan. Helburua da ekonomia suspertzen eta enplegua sortzen eta, besteak beste, ekonomia zirkularrari bide ematen dion lurralde-estrategia bilatzea.

Arriola sailburuak plangintza berria gidatzen duten bi printzipioak nabarmendu ditu. Batetik, lurralde jasangarria, gizarte-kohesioa eta aldagai ugari jasotzen dituena, besteak beste, garraioa, energia, osasuna, etxebizitza… “Ezin dugu jarraitu lurzorua okupatzen, urria ez balitz bezala”, esan du. “Barrurantz begiratu behar dugu, eta berrikuntzan eta berrerabileran zentratu”.

Oinarrizko beste printzipioa lurralde inklusiboa edo sozialki orekatua da; horrela, etorkizuna planifikatzean, fokua honako gai hauetan jarri behar da, besteak beste: “osasuna, herritarren zahartzea, genero-ikuspegia edo hiri-berroneratzea”.

Bihar, bi hamarkadatarako etorkizuneko eredua

Euskal Hiria Kongresuak bihar, asteartea, honako indargune honekin jarraituko du: Euskadirako datozen bi hamarkadotarako hiri-, gizarte- eta ekonomia-garapen berriko nobedade nagusien berri emango da. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) laster hasieran onestea aurreikusten da. Gidalerroak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko arduradunek aurkeztuko dituzte.

Gainera, jardunaldian María Rosario del Caz-ek (Valladolideko Unibertsitatea) ‘Natura eraikuntza-material gisa’ hitzaldia emango du, Albert Cuchík (Bartzelonako Vallésko Unibertsitatea) ‘Ura eta lurraldea’ hitzaldia, Laura Martínek (Renovables Fundazioko zuzendaria) ‘Energia berriztagarriak’ hitzaldia eta Antonio Aguilarrek (Sustapen Ministerioa) ‘Hiri-agenda’ hitzaldia eta, bere idazle-taldeko arduradunek Jarduera Ekonomikoen Planaz ere hitz egingo dute.

325.000 €-ko diru laguntza UPV/ EHU-ri, energia kontsumo ia nuluak lortzera bideratutako eraikinen birgaitze energetikoan irtenbide berritzaileak garatzeko (Gobernu Bilera 2017-11-28)

$
0
0

Gobernu Kontseiluak, gaur, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposatuta, UPV/EHUren Donostiako Arkitekturako Goi Mailako Eskolari 325.000 €-ko diru-laguntza ematea onetsi du, energia-kontsumo ia nuluekin birgaitutako eraikin errealak lortzeko gai diren birgaitzearen eta, zehazki, birgaitze energetikoaren arloan eredu eta irtenbide berritzaileak garatzeko. 

Zehazki, Arkitekturako Goi Mailako Eskolak hiru azterlan egingo ditu Amurrio (Araba), Ortuella (Bizkaia) eta Donostia (Gipuzkoa) udalerrietako zenbait eraikinetan, bai eta azterlan global bat ere, hiru proiektu horien ondorioak Eusko Jaurlaritzaren eta, oro har, Euskadiren titulartasuneko egoitza-parke eraikira eramateko aukerak aztertuko dituena. 

Aurreikusten da Euskadiko parke eraikiaren bi herenek zaharkitze-maila altua duela, eta horrek arazoak eragiten ditu zenbait alderditan, besteak beste, efizientzia energetikoan, irisgarritasunean edo bizigarritasunean. Eta birgaitzea eta energia-kontsumo ia nulua batzea ez dela posible irtenbide konbentzionalekin; beraz, eraikuntza-mota horretara egokitutako irtenbideak ikertu eta garatu behar dira. 


4,3 milioiko diru laguntza zuzena Donostia-San Sebastiango eta Eibarko Udalei, Txomin Enea eta Txonta auzoetako hiri izaerako berroneratzea egiteko (Gobernu Bilera 2017-11-28)

$
0
0

Gobernu Kontseiluak erabaki du, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak proposatuta, diru-laguntza zuzen horiek 4,3 milioi euroan ematea Donostia-San Sebastiango eta Eibarko udalei, Txomin Enea eta Txonta auzoetan hiri-berroneratzeko proiektuei ekiteko. 

Esku-hartze pilotu horiek Sailak sustatzen duen eta Gobernu Programan jasotzen den birgaitzeko, birsortzeko eta berritzeko politika berriaren garapenean kokatzen dira, gure hiri eta herrietako auzo eta arlo suntsituak suspertzeko.  Txomin Enea eta Txonta, Vitoria-Gasteizko Koroatzearen auzoarekin batera, eraikinen mantentze- eta kontserbazio-lan egokiak jaso nahi dituen politika honen lehen adibideak dira, Europar Batasunaren Horizon 2020 programan ezarritako efizientzia energetikoko eta irisgarritasuneko eskakizunekin. 

Esparru horretan, Eibarko Udalari 2,3 milioi euroko zuzeneko diru-laguntza eman zaio, Txonta birsortzeko, oso suntsituta dagoen hirigunea, auzo ahulen inbentarioan “ahultasun-maila oso handiko egoera”n sailkatzen dena.  Elkarrekin esku hartuz, Txonta “Ekoauzo” izenez ezagutzen denaren adibide izan dadin nahi da; horretarako, eraikin zaharrak birgaitu egingo dira, efizientzia energetikoko eta irisgarritasuneko irizpideekin; etxebizitza babestuak eta oin berriko zuzkidura-bizitokiak eraikiko dira; gizarte- eta ingurumen arloetan hiri-berroneratzea egingo da, jasangarria, ikuspegi integralarekin; eta auzotarrek auzoan parte hartuko dute. 

Programa pilotu honen lehen fasea Txonta kaleko 17 ataritako 221 etxebizitzatan oinarrituko da; horiek oinarrizko birgaitze energetikorako jarduketa garrantzitsuak behar dituzte. Diru-laguntzaren helburua, halaber, “auzoko bulegoa” sortzea da, esku hartzeko plangintzari eta auzotarrekiko solasaldiari  bide emateko, bai eta tokiko prestakuntza- eta enplegu-plana, mugikortasun jasangarriaren hobekuntza eta IKT teknologiak integratzea eta garapena ere.  

Txomin Enearen hiri-berroneratzea 

Bestalde, Donostiako Udalarentzako 2 milioi euroko zuzeneko diru-laguntza Txomin Eneako hiri-berroneratze proiektua finantzatzera bideratuko da; auzoa bereziki ahula da, izan ere, etengabe izaten dira uholdeak eta arazoak izaten dira gizarte, bizigarritasun, irisgarritasun eta efizientzia energetikoko ikuspuntutik. Gaur egun, auzoan ari dira zenbait jarduketa egiten, besteak beste, District Heating sistema garatzen ari da, beroa ekoizteko eta banatzeko, “Replicate” izeneko Europako proiektuaren barruan.

Horrela, eta Europako Batzordeak onetsitako proiektuarekin bat etorriz, aurreikusten da Txomin Enean Aintzieta pasealekuko 10 ataritan banatutako 156 etxebizitzaren eta 34 saltokiren artean banatutako birgaitze energetikoari heltzea. Lanak honako hauek izango dira: 

-Fatxada, leiho eta estalkien birgaitze energetikoa, eta etxebizitza horiek auzoko berokuntza-sistemara eta uren sistemara lotzea (District Heating). 

- Bero-sarea: % 100ean berriztagarria den biomasaren auzo-berokuntzaren sistema ezartzea, birgaitutako etxebizitzen eskari termiko guztiari (berokuntza eta ur beroa) erantzuteko, eta gunean eraikiko diren etxebizitza berrien eskariari ere erantzungo diona. 

- Mugikortasun jasangarria sustatzeko eta argi-sarean, garraioan eta komunikazioetan IKTak aplikatzeko ekintzak. 

URAk gaur lizitatu berri ditu Asua ibaian Sondikako Industrias Alba-tik Sangroizko zubira arteko bideratze-lanak

$
0
0
  • 2,9 milioi euroko aurrekontua, eta 18 hilabeteko epea egikaritzeko
  • Lanok tartearen ahalmen hidrauliko handituko dute: Asua ibaiaren ur-goraldi naturalek inguruko industria eta etxebizitzetan sor litzaketen erasanak murrizteko

URAk gaur lizitatu berri ditu, Asua ibaian, Sondikako Industrias Alba-tik eta Sangroizko zubira artean, ura husteko ahalmena hobetzeko lanak (ibai tarte horretan, ibilgua nabarmen da eraldatua). Udalak eta URAk elkarlan estuan jardun dira, aurrena, Sondikako udalak URAri lanen lursailok luza ziezazkion; eta, gaur bertan, URAk, lanok lizitatu berri ditu, 2,9 milioi euroko aurrekontuarekin. 

Lanok esleitutakoan, egun izan baden bideratzea ordezkatuko duen bideratze berri bat egingo da: bai  ahalmen hidrauliko eskasa izateagatik; baita egungo bideratzeak ahulezia estrukturala duelako ere. Ibai-tarte horretan zabalera handiagoa lortzeko lan horiei esker, uholdeak inguruan sor litzaketen erasan nabarmenak saihestuko dira. 

Bideratze berriak ibaiertzak eutsiko ditu era indarberrituan, eta 15 m zabalerako ibilgu-tartea sortuko du. Halaber, hormigoi armatuzko 2m zabalerako balkoi-hegala eraikiko da, inguruan jarduera industrialei eustea ahalbidetzeko.

 Era berean, bi zubi zahar ordezkatuko dira, bideratze berriaren zabalerari egokituta, eta egun diren zubien ur hustuketarako ahalmena baino nabarmen handiagokoak. Izan ere, ur-askoko sasoietan, egun diren zubiek erraz samar oztopatzen dituzte ur-emari handiak. 

Lanok ez dute ibilguan eragingo; aldiz, ibaiertzetan lurra eta hormigoia erauztean dautza.  Hartara, lehena, ezkerreko ibaiertza eutsiko duen bideratzearen pareta berri eraikiko da: gaurkoaren ertzetik metro batzuk barrurago. Hori gauzatzeko, mikropiloteak txertatuko dira lurrean: bideratze berriaren kanpoko pareta izango dena. Behin pareta berria eraikitakoan, bideratze berriaren pareta horretatik eta ibilguaren artean geratuko diren lurrak erauziko dira. 

Egokitze hidrauliko hori burututakoan, ibaiertzak berreskuratuko dira paisaiaren ikuspuntutik; bideratze berria inguruan ahalik eta hoberen txertatze aldera. 

Azpiegitura horretan ezinbestekoa izango da lehenestea ahalmen hidraulikoa handitzea: bai ibaian gora ur-laminaren balizko igoerak saihesteko; baita uholde-arriskuguneetan diren industria-jarduerak edota aldameneko etxebizitzen segurtasuna handitze aldera ere. 

EHAAko iragarkiahttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/12/1705845e.pdf

280.000 euro bideratuko dira 2020ra arte euskal kostaldeko geoparkearen ingurumen alderdiak sustatzeko (Gobernu Bilera 2017-12-05)

$
0
0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Geogarapenekin (Euskal Kostaldeko Geoparkea Kudeatzeko Elkartea) hitzarmena sinatzeari, eremu horretan legegintzaldian zehar ingurumen-arloko jarduketak egiteko.  Sailak, guztira, 280.000 euro bideratuko ditu, 2020 arte, urtean 70.000 euro, kostaldeko Zumaia, Deba eta Mutriku udalerriek partekatzen duten espazio horren kontserbazio- eta sustapen-jarduerak bultzatzeko eta garatzeko, kontuan hartuta kostaldeko flyscha dutela erakargarritasun nagusi. 

Hitzarmenean aurreikusten diren jarduketak 2020 Geodibertsitatearen Estrategiaren barruan eta 2030 Euskadiko Biodibertsitatearen Estrategiaren barruan kokatzen dira, eta, besteak beste, geodibertsitatea kontserbatzea eta ondare geologikoaren erabilera jasangarria sustatzea dituzte helburu, bai eta ekosistema integratuak zaharberritzea eta horien balioa nabarmentzea ere, Euskal Kostaldeko Geoparkean.

Ingurumenean eragina izan dezaketen gorabehera edota larrialdi-abisuak zein bertan sortutako hondakinak kudeatzea

$
0
0

- Ekitaldia: Eskaintza Ekonomikoak

- Espedientearen kodea: 023SV/2017

- Espedientearen Izena: Ingurumenean eragina izan dezaketen gorabehera edota larrialdi-abisuak zein bertan sortutako hondakinak kudeatzea

- Kontratatzailearen Profila: 023SV/2017

Ingurumen Sailak Añanako gatz-harana zeharkatzeko ibilbide ekologiko baten eraikuntza finantzatuko du

$
0
0
  • Arriola sailburuak eta Gatz Harana Fundazioak sinatutako hitzarmenari esker hiru urteren buruan zabalduko da ibilbide berria.
  • Sailak 450.000 euroko diru-laguntza emango du proiektua gauzatzeko.

 

Añanako Gatz Haranak ingurumen-ibilbide bat izango du 2019tik aurrera Ingurumen Sailak ibilbidea eraikitzeko hitzemandako diru-laguntzari esker, eta Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) oraintsu Munduko Nekazal Ondareko Sistema Integrala deklaratu duen gunea ikusteko aukera eskainiko du.  

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak eta Añanako Gatz Harana Fundazioaren presidente eta Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek gaur izenpetu duten hitzarmenaren arabera, Sailak guztira 450.000 euroko, 2019ra arte urtean 150.000 euroko, diru-laguntza emateko konpromisoa hartu du proiektua gauzatzeko.

Gatz Haranaren ingurumen-balioak interpretatzeko ibilbide berria egiteko proiektua sortu zen, batez ere, Gatz Haraneko alderdi eta ezaugarri ekologikoak erakusteko beste ibilbide baten premia ikusita. Baina ez dira ahantzi behar orain dela 6.500 urtetik ustiatzen diren gatzagen inguru aberats eta anitza osatzen duten elementu kulturalak, historikoak eta arkeologikoak ere, guztien artean, natura eta kultura uztartuta, habitat paregabea osatzen baitute.

“Ibilbide berriarekin nabarmendu nahi da antzina-antzinatik nola uztartu izan diren Gatz Haranean gatza ustiatzeko giza jarduera, oreka ekologikoa eta inguru naturalarekiko errespetua”, adierazi du Iñaki Arriola sailburuak Gatz Harana Fundazioaren patronatuak egin duen bileraren ostean hitzarmena sinatzeko egin den ekitaldian. Arriolak azpimarratu duenez, “ibilbideari esker gatzaga gune osoa bisitatu ahal izango da orain arte inoiz egiterik izan ez den bezala, garai bateko bideak eta pasaguneak berreskuratuta”. Espiritu hori gogoan izanda, ingurumen-irizpideak zorrotz errespetatuz eraikiko da ibilbidea, eta material ekologikoak bakarrik erabiliko dira.  

Diputatu nagusiak benetan eskertu du Eusko Jaurlaritzak egindako apustua, “batez ere laguntza horri esker ingurua leheneratzeko urrats handia eman ahal izango delako”. “FAOren errekonozimenduak argi utzi du Gatz Harana nekazaritza-sistema aparta dela, baina garai bateko ustiatzaileak haranean zehar mugitzeko ibilbideak berreskuratu ahal izatea benetan garrantzizkoa da Arabako eskualde horretako arabarren jatorria ulertzeko”, erantsi du Ramiro Gonzálezek. 

Ibilbidea erreka ondoan eta larrainen azpitik

Gatz Haranak interpretazio-ibilbidea du bisitarientzat, batez ere gatzaren ekoizpena, jarduera eta historia erakusteko, eta guneko punturik interesgarrienak barne hartzen ditu. Baina ikusi da komeni dela beste ibilbide batekin osatzea, eta arreta bereziki gatzagen eta inguruaren ingurumen-balioetan eta dibertsitate ekologikoan eta biologikoan jartzea.  

Fundazioaren jarraibideen arabera planteatutako ibilbidearen zatirik handiena Suso ubidearen paraleloan joango da, eta goi-ibarraren inguruan lanerako eta bisita gidatuetarako ohiko ibilbidearekin lotuko da. Handik Muera errekaren ibilgura jaitsiko da eta, zeharkatu ondoren, beste ertzetik jarraituko du, eta zati batzuetan egurrezko habeez eutsitako lurrunketarako larrainen azpitik pasatuko da.

Proiektua hiru fasetan gauzatuko da. Zorua zabor-legarrekin egingo da, egurrezko aldamenak jarriko dira, eta haraneko gainerako lekuetan dagoenaren antzeko baranda bidearen kotaren eta ondoko lursailaren arteko aldea metro batetik gorakoa denean bakarrik jarriko da, edota ibai ertzean edo bisitarien segurtasunerako kontuan izan behar diren bestelako elementuen ondoan. Baranda eta eskudela pinu gorrizko zutoinekin egingo dira, eta bidea gutxienez 0,90 metro izango da zabalean, haranean egiten diren lanetarako makina laguntzaileak tarteka pasatu ahal izateko.

 

Plikak Irekitzea - Eskaintza Ekonomikoak - CON-2017-OB-0224 -0 Licitación de ejecución de las obras: 20vpo+ 30vpt,en zarautz y 14 vpo(e)+16vpo(g) en azkoitia

$
0
0

- Ekitaldia: Eskaintza Ekonomikoak

- Espedientearen kodea: CON-2017-OB-0224

- Espedientearen Izena: Licitacion de ejecución de las obras: 20vpo+ 30vpt,en zarautz y 14 vpo(e)+16vpo(g) en azkoitia

- Kontratatzailearen Profila: CON-2017-OB-0224

Arabako Foru Aldundiak, URAk eta Aguraingo Udalak hitzarmen bat sinatu dute Agurainen hondakin-uren araztegi (HUA) berri bat eraikitzeko

$
0
0

Arabako Foru Aldundiak, Uraren Euskal Agentziak eta Aguraingo Udalak gaur lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dute Agurainen hondakin-uren araztegi (HUA) berri bat eraikitzeko: bertan, erakunde bakoitzak hartuko dituen betebeharrak zehazten dira; baita horien guztien finantziazioa ere. 

Oinarrizko azpiegitura da Arabako Lautadako ekialdean hondakin-uren arazte eskasiak —Zadorra ibaian erasanak sortzen dituenak— sortutako arazoei aurre egiteko; eta 2.020rako prest izatea aurreikusten du URAk.  Azpiegitura berriak gaur egun abian denaren ahalmenaren halako hiru izango du, eta isuri urbano guztiak (industria eta etxekoak) araztuko ditu. Arabako Foru Aldundiak idatzitako oinarrizko proiektuan idatzitakoari jarraiki, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza diputatu Josean Galerak zehaztu duen legez; haren hitzetan hitzarmena “garrantzia nabarmenekoa da Araba eta Euskadirentzat”. 

Izan ere, gaur egun abian den Aguraingo araztegia ez da nahikoa halako oinarrizko zerbitzu bat berme guztiekin emateko. Hala jasotzen da 2015-2021rako Ebroko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoaren neurri-programan ere. 

Hitzarmena gaur sinatu  dute, Arabako Foru Aldundiko egoitzan,  Aldundiko ingurumen eta Hirigintza saileko diputatu Josean Galera, URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredo eta Aguraingo alkate Iñaki Beraza. Funtsean honako konpromisoak zehazten ditu: 

  • Uraren Euskal Agentziak bere egiten du Aguraingo Udalari araztegi berri bat eraikitzeko konpromisoa, Foru Aldundiarekin sinatutako esparru akordioan ezarritakoari jarraiki: proiektua idaztea, lizitatzea, egikaritzea eta ordaintzea (2018-2020 artean, 7 milioi euroko inbertsioa), barne. 
  • Foru Aldundiak URAri luzatzen dio Aguraingo saneamendua hobetzeko hasierako proiektua (HUA bertan islatzen da); azpiegitura martxan jarri aurretik gobernantza-eredu  bat zehaztuko du (azpiegituraren mantentze, kudeatze eta berriztatzearen jasangarritasun tekniko eta ekonomikoa bermatuko duena); eta udalari lagunduko dio lanok egiteko beharrezko diren lur-eremuak URAri luza diezazkion; eta, azpiegitura ondo kudeatuko dela bermatuko du, azken finean. 
  • Bere aldetik, Aguraingo Udalak etxekoak ez diren isurketen udal ordenantzak betearazteko eta ikuskatzeko konpromisoa hartzen du; baita lanak abian diren bitartean hondakin uren saneamendu eta araztea bermatzekoa, azpiegituraren jasangarritasun tekniko  eta ekonomikoari eustekoa ere. Eta Arabako Foru Aldundiak sustatuko duen erakunde-kudeatzailean sartzeko konpromisoa ere hartu du (lehena, Udalbatzaren oniritzia jaso beharko duena).

Martinez de Cabredok, azpimarratu duenez “entitate kudeatzaile horrek —Arabako Foru Aldundiak sustatuko duena— ahalmen tekniko eta ekonomiko nahikoa izan beharko du egun zein etorkizunean hiri-erabileradun uraren ziklo integrala eskaini ahal izateko”. Entitate horrek bermatu beharko ditu: kolektoreetara egiten diren isurketen kontrola, hondakin-ur guztiak ondo biltzea, sarearen isurketak ahalik eta gutxienera murriztea, araztegiaren jarduera egokia izatea, haren mantentze-lanak eta haren zerbitzuak jasotzen dituen aglomerazioaren egungo zein etorkizuneko beharretara moldatzea.   

URAren zuzendariak azpimarratu egin du aurrerantzean Arabako lurraldean hornidura eta saneamendu lanak abiarazteko sin daitezkeen hitzarmenen berrietan, erakunde kudeatzaile horrekin bat egitea biziki gomendatuko duela. 


Etxebizitza Sailak eta Zarauzko Udalak lehentasunez gazteei zuzenduko zaizkien alokairuko 60 etxebizitza eraikitzea erabaki dute

$
0
0
  • Arriola sailburuak eta Txurruka alkateak erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu dute, Zarautzen dagoen babes ofizialeko etxebizitzen eskariari erantzuteko
  • Gazteek etxebizitza eskuratzea da Iñaki Arriolak zuzentzen duen Sailaren apustuetako bat, eta Sail  horrek arlo horretako berrehundik gora  zuzkidura-bizitoki du abian Gipuzkoan
  • Salberdin auzoko sustapenak 4 milioi eurotik gorako aurreikuspena du

 

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Gipuzkoako udalerri horretan alokairura zuzenduko diren babeseko 60 etxebizitza eraikitzeko.  

Hitzarmen horren bidez erantzun nahi zaio Zarautzen etxebizitza egokia eskuratzeko dagoen arazoari, bereziki nabarmena gazteen artean. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aukera izango du alokairura zuzenduko diren 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko Zarauzko Udalak Salberdin auzoan dohainik laga dion partzela batean. Etxebizitza horien kudeaketa Alokabideren esku geratuko da. Aurreikusi da eraikuntza-proiektua 2018an idaztea eta obrari 2019an hasiera eman ahal izatea. Eraikuntzarako aurrekontua 4 milioi eurotik gorakoa izango da.  

Etxebizitzak Zarautzen erroldatuta dauden gazteei zuzenduko zaizkie lehentasunez. Etxebizitza horiek esleitzeko, Euskadiko araudian ezarritako sarrera-baldintzei eta betekizunei jarraituko zaie. Gaur egun, hartzaileek 3.000 € eta 25.000 € arteko errenta izan beharko dute erregimen berezirako, eta 9.000 € eta 39.000 € arteko errenta erregimen orokorrerako, talde berezien kasuan izan ezik.

Gaur egun, Etxebiden izena eman duten 630 pertsonak eskatzen dute alokairuko etxebizitza Zarautzen. Ildo horretan, Arriola sailburuak adierazi duenez, akordio honek “erakundeen arteko elkarlanerako eta ahaleginak uztartzeko garrantzi handiko bidea zabaltzen du, betiere gizarte-eskari premiazkoenetako bati erantzuteko: pertsona guztiek etxebizitza duina eskuratu ahal izatea”.

Aditzera eman duenez, premia hori “bereziki agerikoa da gazteen artean, haien beharretara eta baliabideetara egokitzen den etxebizitza eskuratu ahal izatea eskatzen baitute, emantzipatzeko eta haien bizi-proiektuari ekin ahal izateko”.  

Gazteek etxebizitza eskuratzea da Iñaki Arriolak zuzentzen duen Sailaren apustu nagusietako bat, eta Sail  horrek, sustapen honekin, arlo horretako berrehundik gora  zuzkidura-bizitoki du abian Gipuzkoan.

Bestalde, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak nabarmendu du udal-gobernuak egindako lana Aldapetako eta Salberdingo etxebizitza babestuko sustapenak “desblokeatzeko eta abian jartzeko”. Bi sustapen horien bitartez, hurrengo hiru urteetan guztira 635 etxebizitza babestu eraikitzea hartu da aintzat. “Gure Etxebizitza Planean Zarauzko etxebizitzaren arazoari erantzuteko konpromisoa hartu genuen, eta 2018. urtean ikusiko dugu aurreikusitako helburuak gauzatzen hasten direla” adierazi du alkateak. 

Partaidetza digitalari buruzko konklusioak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) berrikusketan, aurrerapenetik hasierako onespenera arte (2017)

$
0
0

A)   AURREKARIAK

2016ko azaroan aurkeztu zen Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikusketaren Aurrerapena. Parte-hartze prozesu zabal baten emaitza izan zen, parte-hartze digitala zein presentziala, baita gizartearena zein instituzioena ere (prozesua eta azken emaitzak web-orrian daude)

Parte-hartze instituzionala.

2017ko parte-hartze instituzionala Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen esparruan egin da. Lege horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak (EAELAB) eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politikarako Aholku Batzordeak (LPAB) txostena egin beharko diote dokumentu horri, Aurrerapenaren ondoren eta hasierako onespenaren eta behin behineko onespenaren aurretik.

Bestalde, Lurralde Antolakuntzari buruzko Legeak eskatutakoa alde batera utzita, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politikarako Aholku Batzordeak bilkura egin zuen uztailaren 5ean Aurrerapenaren egoera aztertzeko entzunaldi-izapidea egin ondoren, eta uztailaren 12an, bilkura egin zuen EAELABak. Bilkura horretan, egindako txostenak azaldu zituzten batzordekideek.

Horrez gain, beste bilera batzuk ere egin dira instituzioekin: EUDELekin (uztailaren 7an eta 28an) eta lurralde mugakideekin (Akitania, Nafarroa, Errioxa, Gaztela Leon eta Kantabriarekin) maiatzaren 29an Gasteizen.

Instituzioen parte-hartzearen ekarpenak 42 idazkitan bildu dira. Horietatik, LALaren 10.5 artikuluak aipatzen duen Aurrerapenari buruzko oharpenak, proposamenak eta alternatibak dira 33 eta hasierako onespenaren aurretiko nahitaezko txostenak dira 9.

Gizartearen parte-hartzea

Aipatutakoaz gain, gizartearen parte-hartzea ere sustatu da, herritarrei irekitako hiru saio antolatu baitziren Aurrerapena ezagutzera emateko:

- Bilbon egin zen saio bat, maiatzaren 11n.”LAG eta zu: zer nolako hiria nahi dugu?” izenburupean aurkeztu zen Aurrerapena, azalpen-panelak jarri ziren eta hitzaldiak eman zituzten Jose Fariñak eta Ines Sanchez de Madariagak. Guztira, 93 pertsona bertaratu ziren.

- Donostian egin zen beste saio bat, maiatzaren 17an,”LAG eta zu: mugituko al gara klima-aldaketaren aurka?” izenburupean. Aurrerapena aurkeztu, hainbat panel jarri zen, eta hitzaldiak eman zituzten Jose Mª Ezquiagak eta Marta Olazabalek. Guztira, 67 pertsona bertaratu ziren.

- Gasteizen ere aurkeztu zen Aurrerapena, azalpen-panel eta guzti, eta hitzaldiak eman zituzten Cristina del Pozok, Juan Requejok eta Albert Cuchik. “LAG eta zu: natura-ingurunea etorkizuneko inbertsio gisa”izenburupean egin zen saioa eta 70 pertsona bertaratu ziren.

Osagarri gisa, jardunaldi horietan parte-hartze tailerrak egin ziren arratsaldez, Aurrerapenaren eta Lurraldearen Antolamenduko Gidalerroen edukia aztertzeko. Bilbon 45 pertsonek hartu zuten parte, 35 pertsonek Donostian eta beste 35ek Gasteizen.

Azpimarratzekoa da, halaber, aurten LAGen edukia jende espezializatuari ezagutarazteko hainbat ekintza egin dela. Alde horretatik, nabarmentzekoa da, urtarrilaren 18an, Bilbon, Euskal Herriko arkitektoen elkargo ofizialean egin zen Aurrerapenaren aurkezpena (aldi berean, dokumentuari buruzko panelen erakusketa egin zen toki berean), baita urtarrilaren 23an AUDAPen (Agence d`urbanisme atlantique et Pyrenées) egin zena, edota Bilbon, ekainaren 16an, Elkarlan sarien banaketa zela-eta egindako prozesuaren aurkezpena ere. Azkenik, IVAPek antolatuta, apirilaren 27an Bilbon egin zen ikastaro espezifiko bat aipatuko dugu, hain zuzen, bizitegien kuantifikazioari buruzkoa.

Parte-hartze digitala eta sare sozialak.

Lau izan dira prozesu honetan erabilitako online plataformak, 2016an erabilitakoak finkatuta: Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren web-orria, Irekia, Facebook eta Twitter.

- Irekia: Gardentasunaren eta parte-hartzearen Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian “Gobernuaren proposamen” berri bat sortu da: “Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikusketa. 2. fasea” du izena.

  • Aurkezpen-fasea urtarrilaren 15etik apirilaren 15era egin da, prozesua modu eguneratuan azaldu delarik.
  • Eztabaida-fasea apirilaren 12tik ekainaren 30era izan da. Gaika planteatu da eztabaida, gai bakoitzaren helburuak eztabaidatuta. Herritarrek aukera izan dute parte-hartzeko.
  • Ekarpen-fasea apirilaren 12tik irailaren 30era izan da. Herritarrek dokumentuaren gainean zuzenean egin ahal izan dituzte iradokizunak, horretarako prestatutako sistema baten bitartez.
  • Konklusio-fasea urriaren 1etik abenduaren 27ra artekoa da.

- Sare sozialei dagokienez, Aurrerapenaren edukia zabaltzeko erabili da Facebook, eta parte-hartzea modu zuzenagoan sustatzeko bide bezala Twitter erabili da. Laburbilduta, 2017ko urtarrila eta iraila bitartean:

  • Facebook (Lurraldearen profila): 97 sarrera LAGekin zuzenean lotuta (gaztelaniaz eta euskaraz, edukiari zein prozesuari, testuei, irudiei eta bideoei lotutakoak). Horien artean daude Aurrerapen dokumentuaren esaldiak, astearteetan argitaratutakoak martxoaren 7tik uztailaren 18ra arte bitartean.
  • Twitter (@Lurraldea_eus): 227 sarrera LAGei buruzkoak (gaztelaniaz eta euskaraz, eduki ezberdinekin, testuak, irudiak edota bideoak). Horien artean daude parte-hartzea sustatzeari buruzko hainbat galdera, ostegunero argitaratutakoak martxoaren 9tik uztailaren 9a bitartean. Laburpen gisa:
    • Prozesuari eta hitzaldiei buruz informazioa ematekoak: 141 sarrera.
    • Parte-hartzea sustatzeko edo aurrerapenaren edukiari buruzkoak: 86 sarrera.

- Sailaren web-orrian iazko parte-hartzea bildu da aurtengoa nabarmentzeko, egituratu egin da prozesua eta jasotako ekarpenak biltzen joan gara. Lege-tramitazioari dagokionez, ahalik eta argitasun eta zehaztasun handienarekin jokatzen ahalegindu gara. Irudia hobetzea ere nahi izan dugu, eta, horretarako, GeoEuskadiren sintesi-mapa txertatu dugu. Edukiak eta egitura argitzen ere ahalegindu gara. Prozesuaren gardentasuna bermatu duen ataria izan da, beraz.

Parte-hartze digitalari dagokionez, LAGen berrikuspeneko web-orriak 5.167 bisita izan ditu 2016ko apirilean sortu zenetik, eta 1.529 izan dira deskargak. Sare sozialetan, 22 iruzkin LAG eta prozesuari buruz; 111 “atsegin dut”, 219 birtxio eta profilez kanpoko aipamenak 72; Facebooken, 97 argitalpen egin dira LAGei buruz, 116 “atsegin dut” eta 2 aldiz partekatu; Irekian, 2 iruzkin jaso ziren eztabaida-fasean, bat tramitazioari buruzkoa, eta bestea, naturagune babestuei buruzkoa, eta 4.963 ziren klikak 2017ko azaroaren 29an.

Prozesuari buruzko informazio guztia Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren web-orrian kontsulta daiteke:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-565/es/contenidos/informacion/revision_dot/es_def/index.shtml

 

B)   HURRENGO URRATSAK

LAGak berrikusteko prozesuak aurrera jarraitzen du; hasierako onespena eta gero, dokumentuari buruzko parte-hartze epe bat egongo da, non pertsona orok azaldu ahal izango du egoki iritzitako oharpenak eta iradokizunak.

Horretarako, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak eskuragarri jarriko du beharrezkoa den dokumentazio guztia eta zabalkundea emango zaio. Jendeak oharrak egin ahal izateko bideak ere eskainiko dira.

Denon artean eraikitzen ari garen lurralde-estrategia honetan parte-hartzera animatu nahi zaituztegu.

Anima zaitez eta hartu parte!

 

Alokairu sozialera bideratuko diren 28 etxebizitzaren erosketa, 4.297.700 eurotan (Gobernu Bilera 2017-12-26)

$
0
0

Euskadiko udalerrietan dagoen alokairuko etxebizitzen eskaria aztertuta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak beharrezkotzat jo du lurzoru-ondare publikoa gehitzea eta, hartara, premia horri erantzuteko aukera emango duten etxebizitzak erostea. 

Hori dela eta, Gobernu Kontseiluak Sail honi baimena eman dio 28 etxebizitza erosteko eta alokairu sozialera bideratzeko –VISESA ari da etxebizitza horiek eraikitzen—.Zehazki, 10 etxebizitza eta dagozkien erantsiak, azalera-eskubidean, Irunen ari dira eraikitzen, eta erregimen orokorreko babes ofizialeko beste 18 etxebizitza eta dagozkien erantsiak Hondarribian ari dira eraikitzen. Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu etxebizitza horiek guztiak. 

Salerosketako prezioa 4.297.700 €-koa izango da. 

Bestalde, Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari baimena eman dio 800.000 €-ko zuzeneko diru-laguntza emateko Sestao Berri S.A. sozietate partaidetuari, Sestao udalerrian gizarte- eta hirigintza-biziberritzearen arloko jardunak egiteko.

 

Iñaki Arriola sailburuak Euskadiko biodibertsitatearen inguruko II. argazki Lehiaketaren sariak banatu ditu

$
0
0

Iñaki Arriolak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, “Euskadiko biodibertsitatea Natura 2000 Sarean” II. Argazki Lehiaketaren lehenengo saria eman dio gaur goizean Bilbon Egoitz Ikazari Ispiluaren isla izeneko argazkiagatik; bertan, txirri arrunta izeneko txoria ikus daiteke Barbadun itsasadarraren uretan islatuta. Saria 700 eurokoa izan da.

 Bigarren saria, 500 eurokoa, Guillermo Gonzálezi eman zaio Gezi urdina izeneko argazkiagatik; argazkia Mungian dagoen (Bizkaia) Laukarizeko klub hipikoaren inguruan atera da eta martin arrantzale batek arrain txiki bat jaten duen unea hartzea lortu du.  Hirugarren saria, 300 eurokoa, Pablo Pérezi eman zaio Aintzira argazkiagatik, Arabako Errioxako paisaia bat islatzen duena.

 Sariak Ihobe sozietate publikoaren Bilboko egoitzan banatu dira ekitaldi sinple batean; horretan, Iñaki Arriolak honakoa nabarmendu du: “Euskadik fauna, flora eta paisaia aberastasun natural itzela dauka. Europako lurralde txiki bat izan arren, altxor natural handia daukagu gurean. Lehiaketa hau biodibertsitatea nabarmentzeko aukera paregabea da; izan ere, biodibertsitatea gure legatu kulturalaren parte garrantzitsua da eta ezagutzan, osasunean, aisialdian eta turismoan laguntzen du. Gainera, elikagaien, energiaren, lehengaien, airearen eta uraren iturria da; hortaz, funtsezkoa da balio horiek hedatzea”.

 Aurkeztutako 47 hautagaitzen artean aukeratutako argazki irabazleak eta bederatzi argazki finalistak Ihobe ingurumen-kudeaketako sozietate publikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Ekoetxeekin elkarlanean argitaratutako 2018ko egutegian agertuko dira; hala, bi erakunde horien egoitzek banatuko dituzte egutegiak bisitarien artean.

 Lehiaketaren epaimahaia argazkilaritzaren eta komunikazioaren arloetako profesionalek osatu dute, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saileko eta Ihobe sozietate publikoko ordezkariek ere.

 Argazki lehiaketa honen helburua da, horren oinarrien arabera, “Euskal Autonomia Erkidegoko ondare naturala hedatzea eta nabarmentzea; izan ere, bertako lurraldea Europar Batasuneko lurralde osoaren % 1a da eta interes europarreko habitaten % 35 inguru hartzen du, fauna espezieen % 21a eta floraren % 2a”.

Ullibarriko urtegiak hustutzeari ekingo dio datozen orduetan

$
0
0
  • Zadorrako urtegi-sistemaren kudeaketarako protokoloak ezarritakoari jarraiki
  • Orain, 25 m³/s ur sartzen ari da urtegian
  • Ulibarriko urtegitik isuriko den emaria20 m³/s ingurukoa izango da

Zadorrako urtegi-sistemaren kudeaketarako protokoloak ezarritakoari jarraiki, Ulibarriko urtegiak datozen orduetan isurtzeari ekingo dio: behin urtegiaren ur-laminak isurtzea ahalbidetzen duen kota igarota.

Urtegiaren ur-laminaren maila itsas-mailatik 545 m gora dago. Hortaz, datozen orduetan prebentziozko ur-husteari ekin ahalko zaio: gehienezko emaria, oraingoz,   12 m³/s ur.

Alabaina, datozen egunotan,  urtegian neurrizko ur-ekarpen  jarraituak izango dira (25 m³/s-ren bueltan); ondorioz, ur-laminaren mailak gorantz joko du, eta horrek isurketa 20 m³/s-raino haztea ahalbidetuko du. Halaber, 7 m³/s Ulibarritik Urrunagarantz doaz, orain. 

Egoera erabat arrunta da, Zadorrako urtegi-sistemaren kudeaketarako protokoloak ezarritakoari jarraiki. Ur-huste honen xedea da prebentziozko hustutze bat egitea; hartara, urtegiak ur-emari handiei eusteko ahalmena gordetzeko, datozen hilabeteetan balizko ur handiko gertakariren bat edo beste suerta dakigukeelakoan. Astebururako, kasu,  euria erruz aritzea aurreikusten da.

https://www.youtube.com/watch?v=yLExqdASRNg&feature=youtu.be

Viewing all 722 articles
Browse latest View live